Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

300.00 euro lan arriskuen prebentziorako delegatuen oinarrizko trebakuntzarako. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko diru-laguntza bideratu du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako arriskuen prebentziorako delegatuen oinarrizko trebakuntzarako ikastaroetara.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok hala eskatuta, Jaurlaritzak gaur onartu du Osalanen deialdia, trebakuntza modalitate horren garapenerako. Modalitate hori erakunde hauen esku dago: trebakuntza-zentroak, publikoak zein pribatuak, erakunde sindikalak, Gizarte Segurantzako lan-arriskuen eta gaixotasun profesionalen mutuak eta onetsitako prebentziorako zerbitzuak.

Prebentzio delegatuen oinarrizko trebakuntza emateko deialdiaren baimena eta diru-laguntza EAEko Lanbidearteko Lan Osasun eta Arriskuen Prebentziorako Akordioaren ondorio da; esandako hitzarmena 1997ko abenduaren 11n sinatu zuten CONBEBASK elkarteak eta sindikatu nagusiek, ELAk, LABek, CCOOek eta UGTk.

2013an, lan-arriskuen prebentziorako delegatuen trebakuntzari buruzko 34 ikastaro egin ziren. Guztira, 500 pertsonak baino gehiagok jaso zuten trebakuntza, bi alorretan: araudia eta eremu teknikoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau