Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, 2014ko ekitaldiari dagokionez merkataritza-banaketaren dinamizatzaileen prestakuntzarako bekak emateko deialdi publikoa egiteko dena. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

GAZTEAK MERKATARITZAREN DINAMIZAZIOAN TREBATZEKO ETA AKTIBATZEKO BEKA-PROGRAMARA 465.000 € ZUZENDUKO DIRA

Eusko Jaurlaritzak gazteei merkataritza-dinamizazioan trebatzea eta horretan eragile gisa lan egitea ahalbidetuko dien beka-deialdia onartu du. Programak 465.000 €-ko partida izango du, urteko 15.000 €-ko beketan banatuta. Onuradunek merkataritza-inguruneak dinamizatzeko gaitasuna emango dien trebakuntza-ikastaro bat jasoko dute, eta EAEko hiru lurraldeetan banatutako merkataritza-plataforma, elkarte, federazio edo udal jardungo dute.

Aurten, gehieneko trebakuntza-beken kopurua 31koa da, iraupena 12 hilabetekoa eta interesdunek baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Bizileku administratiboa Euskal Autonomia Erkidegoan izan, 12 hilabetetik gorako antzinatasunekoa, edo txikiagoa, ikasketak direla-eta aldi batez kanpoan egon direla frogatuz gero.

b) Goi mailako unibertsitate-titulua eduki -Ekonomia Zientzietakoa edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzakoa eta Merkatuen Ikerketa eta Tekniketakoa lehenetsiko dira-, enpresen nahiz merkataritzaren kudeaketarekin zerikusia daukaten gradu-tituluak edo merkataritza eta ekonomia arloetako trebakuntza barne hartzen duten zuzenbide-tituluak.

c) Aurretik helburu eta eduki berdineko edo antzekoko bekarik jaso ez izana.

d) Gehienez ere 32 urte izatea.

Eskaera eskuratu eta betetzeko, Euskadi.net webgunea erabili beharko da. Hauxe da helbidea: https://www.euskadi.net/. Eskatzaileak sinadura elektroniko aitortua jarri beharko du eskaeran, eta sinadura digitala erabili nahi ez badu, http://www.euskadi.net webgunean eskaera bete, informatikoki grabatutako eskaera inprimatu, sinatu eta Merkataritza Zuzendaritzara helarazi beharko du. Horretarako, dagokion Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lurralde-ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (Zuzenean) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko, azaroaren 26ko, 38.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan aurkeztu ahal izango du, eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Eskaerak aurkezteko epea Uztailaren 30ean amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau