Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Agindua; honen bitartez, Euskadiko turismo-lehiakortasuna sustatzeko laguntza-programa arautzen da. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 1.334.286 € BIDERATU DITU BERRIKUNTZA-HELBURUAK EGUNERATUZ TURISMO ARLOKO LEHIAKORTASUNA BULTZATZEKO LAGUNTZETARA

Eusko Jaurlaritzak 1.334.286 € bideratu ditu berrikuntza sustatzeko eta orientatzeko helburuak eguneratuz 2014an turismo arloko lehiakortasuna bultzatzeko laguntzetara. Diru-laguntza programa honen bidez, Euskadi erreferentziazko helmuga turistiko bilakatu nahi du; turistak bere berezitasun eta kalitateagatik erakarri ahal izango dituen helmuga.

Ondokoak izango dira diru-laguntzen erakunde onuradunak: udalak eta udal sozietate publikoak, enpresa-entitate publikoak, kuadrilla eta mankomunitateak, tokiko eta eskualdeetako garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak edo turismoa sustatzen duten izaera juridiko propiodun bestelako eskualde-erakundeak eta Euskadin kokatuta egonik turismo-jarduera bultzatzea helburu duten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak.

Laguntza horien bitartez, zera egin nahi du Eusko Jaurlaritzak:

Helmuga turistikoetako enpresen eta erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa hobetu.
Sektore pribatuan parte hartzen duten eta lurraldea turistikoki egituratzeko eta kudeatzeko ahalmena daukaten turismo arloko erakunde eta egiturei babesa eman.
Turismo-eskaintzaren dibertsitatea eta kalitatea areagotu.
Kalitatearen eta ingurumenaren kudeaketan erreferentziazkoak diren ereduak ezartzea ahalbidetuko duten turismo-baliabideak ugaritu.
Turismo arloko Helmugak Kudeatzeko Programetan eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Programetan parte hartzen duten helmugen kopurua handitu.
Baliabide turistiko erabilgarrien kopurua handitu.
Sustapen- eta komunikazio-ekintzei dagokienez, lurralde historikoekiko eta hiriburuekiko koordinazio maila areagotu.
Produktuak eta bizipenak Euskadiko Turismo Marketin Planean definitutako jarrerara egokitu.

Diru-laguntza ez-itzulgarriak izango dira eta eskaerak aurkezteko epea uztailaren 5ean hasi eta abuztuaren 6ra artekoa izango da. Interesdunek Internet bidez egin ditzakete eskaerak, edo, behin eskaera informatikoki http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/cte.html web orrialdean grabatu eta gero, inprimatu eta eskudunak sinatutaTurismo Zuzendaritzara bidal dezakete, ondorengo lekuetan aurkeztuz: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (Zuzenean) bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko, azaroaren 26ko, 38.4 artikuluan zehaztutako edozein tokitan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau