Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak aldeko iritzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari diren lege proposamenetako biren gainean. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

Erabakia, bizitzaren azken prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna bermatzeko, EH Bildu legebiltzar-taldeak aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzearen inguruan Jaurlaritzak duen irizpidea adierazteko.

Erabakia, zeinaren bidez Euzko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek aurkeztutako lege-proposamena aintzat hartzearen inguruan Jaurlaritzak duen irizpidea adierazten baita; Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzeko lege-proposamena da.

LABURPENA

Batetik, Jaurlaritzak aldeko iritzia eman du Eusko Abertzaleen Taldearen eta Euskal Sozialisten Taldearen ekimenari buruz; alegia, euskal udaletxeei 2021era arteko epe-luzapena ematea, araudia eta hirigintza-planak Lurzoruaren eta Hirigintzako Euskal Legeak ezarritakora egokitzeko.

Gainera, Jaurlaritzak begi onez ikusi du EH Bildu Taldeak proposatutako bizitzaren amaieran giza eskubideak eta duintasuna bermatzeari buruzko lege-proposamena. Hala, kontuzko gaia denez, gogoeta sakon bat egiteko gonbita luzatu du.

Lehenik, Eusko Abertzaleen Taldeak eta Euskal Sozialisten Taldeak Lurzoruaren eta Hirigintzaren ekainaren 30eko 2/2006 Legea aldatzeari buruz eginiko lege-proposamena aintzat hartzearen alde agertu da. Proposamenaren egileek, aldaketa horren bidez, 2021era arte luzatu nahi dute euskal udalerriek beren plan orokorrak eta hirigintzako arauak euskal legera egokitzeko epea.

Lurzoruaren eta Hirigintzako legeak, gaur gaurkoz, 2014ko irailera arteko epea ematen die udalerri aipatutako legera egokitzeko.

Proposamenaren egileek esandakoaren arabera, udalbatzek ahalegin handia egin dute epearen barruan legediari egokitzeko, baina prozesua osatzeko betekizun zorrotz eta izapide luze asko dagoenez, ezin dute garaiz osatu. Hala, gaur-gaurkoz, Euskal Autonomia Erkidegoko 251 udalerritatik 56 baino ez dira egokitu. Beste 65ek abian dute prozesua.

Jaurlaritzaren iritzian, saihestezina da udalerriek epea ez betetzea. Ondorioz, luzapenik gabe, gehienak segurtasun-gabezia juridikoan egongo dira.

GIZA ESKUBIDEAK ETA DUINTASUNA BERMATZEA

Era berean, gobernu-kontseiluak begi onez hartu du EH Bildu Taldearen lege-proposamena: giza eskubideak eta duintasuna bermatzea bizitzaren amaierako prozesuan.

Jaurlaritzaren iritzian, heldu da unea bizitzaren amaierako prozesuko behar fisiko, emozional eta sozialei erantzun hobea emateko. Horretarako, pertsonen bizitzaren, osasunaren eta gaixotasunaren errespetuan oinarritutako lege bat onartu behar da. Hala ere, Jaurlaritzak gogoeta sakonago bat egiteko gonbidapena luzatu die taldeei, kontuzko gaia delako, eragin instituzionalak, juridikoak, zibilak, zigor-arlokoak eta etikoak dituenez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau