Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erabakia, Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana -2014-2016- onartzeko dena. (2014-06-17(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 17

LABURPENA

GOBERNU KONTSEILUAK BIDEA EMAN DIO 36,5 MILIOI EUROKO AURREKONTUA DUEN 2014-2016 BERRIKUNTZA PUBLIKOAREN PLANARI

Planak sei jarduera-ardatz, 28 proiektu zehatz eta 46 ekintza ditu, Herri-administrazio garden, eraginkor eta berritzailea xede dutenak.

Plan estrategiko honetan, herritarrak dira aldaketaren protagonista, eragiten dieten politika publiko guztietan parte-hartzea sustatuko denez.

Planaren proiektu eta ekintza zehatzen artean, telefono mugikorren bidez erabilgarri dauden aplikazioak eta zerbitzuak hobetzera bideratutakoak nabarmendu behar dira, horien bidez gauzatuko baita administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Plana. Eusko Jaurlaritzak diseinatu du plan estrategiko hori, euskal Herri-administrazioa modernizatzeko. Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, agerraldi-eskaera eskaera erregistratu du berak eskatuta, dagokion Legebiltzarreko Batzordearen aurrean aurkezteko.

2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Plana izena du gobernuaren apustuak eta euskal Herri-administrazio berritzaile eta irekia eraiki nahi du, gizartearen kalitatezko zerbitzu eraginkorrak eta seguruak eskaintzeko. Planak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatuko du, pertsonak bihurtuta aldaketaren protagonista. Horren guztiaren oinarrian dauden gobernantzaren balio berriak: irekitasuna, emaitzetara begira egotea, gardentasuna eta berrikuntza.

4 HELBURU ESTRATEGIKO

Esan bezala, 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Planak 4 helburu estrategiko ditu:

Administrazio irekia: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea Herri-administrazioan.

Administrazio efikaza: kalitatezko zerbitzu-eskaintza garatzea, hainbat bideren bitartez irisgarria (presentziala, telefonoa eta Internet) izango dena.

Administrazio efizientea: kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna hobetuta, antolaketa egokituta, kudeaketa-eredu berriak ezarrita eta teknologia modu burutsuan erabilita.

Administrazio berritzailea: Administrazioan berrikuntza ezarri, eta herritarrak eta profesional publikoak zerbitzu eta politika publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan inplikatuta.

Helburu horiek lortzeko, Berrikuntza Publikoaren Plana sei jarduera-ardatzetan, 28 proiektu zehatzetan eta 46 ekintzetan egituratuko da. Lanak gauzatzeko eta ebaluatzeko epemuga 2016 urtea izango da.

Honako hauek dira 6 jarduera-ardatzak:

Gardentasuna eta gobernu ona.
Herritarrekiko interakzioa.
Antolakuntza-egokitzapena.
Kudeaketa hobetzea.
Administrazio elektronikoa.
Berrikuntza gobernuaren eta herritarren arteko sorrera erabiliz.

Proiektu eta ekintza zehatzen artean, aipatzekoak dira mugikorren aplikazioak garatzera bideratutakoak, bitarteko hurbil bizkor eta eraginkorrak direnez herritarrei erantzuteko. Hala, 2014ean, gobernuak Whatsapp bidezko telefono-kanala jarriko du abian, herritarrei arreta, erantzunak eta informazioa emateko. Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat sortuko du, telefono mugikorraren bitartez sarean dauden zerbitzu publikoetan sartzeko.

Gainera, 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Planak ezarritakoaren arabera, 2016tik aurrera, euskal Herri-administraziora sartuko den dokumentazio guztia digitala izan beharko da. Hala, arreta presentzialean herritarrek paperezko dokumentuak eman arren, administrazioak eskaneatu egingo ditu izapidetzeko, ondoren erabiltzaileari itzuliz.

Aipatu behar da politika publikoetan gardentasuna, parte-hartzea eta herritarren lankidetza sustatzeko, planak parte hartzeko web gune bat sortzea aurreikusten duela, politika publikoak ebaluatzeko baliagarria izango dena.

Jaurlaritzak gobernantzaren arloko Europar Batasuneko 25 eskualde onenen zerrendan sartu nahi du, eta bide horretan dago, Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko lehena baita.

2014-2016 AURREKONTUA

Eusko Jaurlaritzak 36,5 milioi euro bideratuko ditu plana betetzera:

Aurrekontua
Ardatz estrategikoa 2014 2015 2016 Guztira
1. ARDATZA: Gardentasuna eta gobernu ona 100.000 81.600 83.232 264.832
2. ARDATZA: Herritarrekiko interakzioa 1.532.417 1.563.065 1.594.327 4.689.809
3. ARDATZA: Antolakuntza-egokitzapena 100.000 122.400 124.848 347.248
4. ARDATZA: Kudeaketa hobetzea 150.000 153.000 156.060 459.060
5. ARDATZA: Administrazio elektronikoa 10.070.141 10.153.643 10.238.814 30.462.598
6. ARDATZA: Berrikuntza gobernuaren eta herritarren arteko sorrera erabiliz 100.000 102.000 104.040 306.040
Guztira 12.052.558 12.175.708 12.301.321 36.529.587

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau