Berriak Segurtasuna
Eu

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du ERNEk karrera profesionalaren garapenerako aurkeztu zuen errekurtsoa

2014.eko ekainak 17
Epaiak gaia behin betiko itxi du eta sindikatu helegiteari ezarri dizkio kostuak
 
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2014ko ekainaren 4ko epaiak ezetsi egin du ERNEK une honetako Eusko Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako administrazio-auzibideetarako errekurtsoa. Bertan, Ertzaintzaren karrera profesionalaren garapenaren izapidetzea eta onarpena galdatzen zen. Rodolfo Ares sozialistak aurreko legegintzaldian adostu zuen hori ERNE eta ESANekin.
 

Krisi ekonomiko bete-betean, 2011ko abuztuaren 12an, herrizaingo sailburua zen Rodolfo Aresek ERNE eta ESAN sindikatuekin Ertzaintzaren «karrera profesionala» adostu zuen. Garai hartan egindako kalkuluen arabera, karrera horrek 50 milioi euroko gastua izango zuen 4 urtez.

Behin akordua idatziz jarrita, adostutakoa arau baten barruan sartu behar zen, lege balioa izango zuena.

Gobernu Sozialistak eginiko Euskal Poliziaren Legearen proiektuak ez zuen karrera profesionalaren aurreikuspena barne hartu urte bat baino gehiago igaro zen arte. Hala ere, gain behera etorri zen Patxi Lopezek 2012ko urrian hauteskunde aurreratuen deialdia egin zuenean.

Orain dela 4 hilabete, ERNEk Eusko Jaurlaritza auzitara eraman zuen, karrera profesionalaren inguruko akordioa izapidetu zedin galdatzeko.

Auzitegiaren 2014ko ekainaren 4ko epaiak gaia behin betiko itxi du. Sindikatu helegiteari ezarri dizkio kostuak eta epaitu du Eusko Jaurlaritza ez dagoela behartuta joan den legegintzaldian adostutako karrera profesionalaren sistema izapidetzera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau