Berriak Segurtasuna
Eu

Lagan egin den hondartzetako larrialdi kasuetako simulakro batek erakundeen arteko koordinazio ona egiaztatu du

2014.eko ekainak 17
Inplikatuta dauden administrazioek era guztietako larrialdiei aurre egiteko koordinatuta daudela frogatu dute. Ariketak hondartzetan gorabeherak gertatzen direnean abian jarri behar diren bitarteko eta baliabideen mobilizazio eta koordinazio prozedurak testatzeko balio izan du. Halaber, Ibarrangeluko sorospen zerbitzuak erantzuteko duen ahalmena egiaztatu ahal izan du, hots, kalitate turistikoko Qra iristeko beharkizunetakoa dena.
 

Ibarrangelu, 2014ko ekainak 17. Ingurumen Foru Sailak arrakastarekin burutu du itotzeagatiko eta kutsaduragatiko biktima baten ebakuaziorako larrialdiaren simulakroa; ariketa Urdaibaiko Biosferaren Erreserban kokatuta dagoen Lagako (Ibarrangelu) hondartzan egin da.

Ekimenaren antolatzailea Bizkaiko Foru Aldundia izan da eta erakundeek antzeko egoera baten nola koordinatuko liratekeen erakusteko balio izan du. Ariketak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza, Ibarrangeluko udala, erakunde autonomoaren Ingurumen eta Osasun Publikoa, Ertzaintzako Zuzendaritza, salbamendu eta sorospen foru zerbitzua eta bilketa eta garbiketa zerbitzuekin koordinatuta burutu dira.

Erreskate kasu bat

Simulakroa 11:00etan hasi da eta bi atal izan ditu. Lehenengoan laguntza eskatzen zuen bainulari batek, argi eta garbi itotzearen zantzuak zituenak, uretako ontzia-motoa erabili duten Gurutze Gorriko uretako sorosleen laguntza jaso du.

Hondarrera iritsi denean bainulariak bihotz-gelditze bat jasan du eta horretarako ezarrita dagoen prozedura sanitarioa aplikatu zaio eta gorabehera izan duen pertsona hondartzako sorospen postura eraman dute.

Sorosleek biktimaren egonkortasuna lortu dute eta SOS-Deiak, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin jarri dira harremanetan, Zentro horri gertatu denaren berri emanez eta Larrialdiak-Osakidetzari biktima ebakuatzeko osasun-bitartekoa mugiarazteko eskatuz.

Gasoliozko bidoiak

Simulakroaren bigarren atalean gorabehera hondarrean agertu den bidoi bat izan da; horren berri SOS Deiakera deitu duen herritar batek eman du. SOS Deiakek berehala eman dio horren berri Hondartzetako Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuari.

Hortik aurrera sorosleek baieztatu egin dute hondartzan bi bidoi zeudela eta, arretazko neurri moduan, hondartzan bainua debekatzeko bandera gorria igo dute.

Informazioa berehala konpartitu da Ertzaintzako Agintaritza eta Kontrol Zentroarekin, Osakidetzako Larrialdiekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaile Zerbitzuarekin.

Guardian zegoen Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Ingurumeneko teknikariarekin harremanetan jarri ondoren, SOS-Deiak zerbitzuak baieztatu egin du, Bizkaiko Hondartzetako Lan Zentroarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko arlo eskumendunak eta udal ukituek badutela larrialdi kasuaren berri eta jakinaren gainean daudela.

Sorosleek bidoien egoera identifikatu dute, eta segurtasun neurri hauek hartu dituzte:

a. Hondartza balizatzea (bidoien gunea lokarriz hesitzea).

b. Bainatzea debekatzeko bandera gorria.

c. Megafonia bidez bainua hartzea debekatuta dagoela jakinaraztea.

Ondoren, bi gasolio bidoi handi direla berretsi da, 250 litro ingurukoak. Salbamendu eta Sorospeneko Foru Zerbitzuak eta 112 - SOS DEIAK Larrialdien Koordinaziorako Zentroak informazioa jaso dute.

Herritarren Segurtasunerako baliabideak (Ertzaintza - Udaltzaingoa) iritsitakoan, sorosleek, berriz berrikusi ondoren, bidoiak itxuraz itxita eta ukitu gabe daudela azaldu dute.

Jarraian Eusko Jaurlaritzako osasun publikoko teknikariak iritsi dira, eta horiek ere bat egin dute protokoloarekin. Bizkaiko Foru Aldundiko hondartzako bilketa eta garbiketa zerbitzuek eta hondartzainek esku hartu dute bidoiak hondarretik kentzeko.

Horrela larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren zerbitzu guztiek adierazitako ekintza oro modu koordinatuan egin da, eta, hala, gertatutako gorabehera neutralizatu egin da. Bidoiak hondartzatik atera ostean eta jarduera bukatzeko, megafonia bidez jakinarazi dute, larrialdietako zerbitzu eskudunek analisiak egin eta gero, bainatzeak eta hondartzak berak ez dutela arriskurik, eta, hortaz, bainua librea dela.

Kudeaketa sistema integratua.

Simulakroak 14001:2004 arauaren eskakizunak bete ditu; izan ere, arauak nabarmentzen du "ingurumen arloko larrialdi simulakroak" egin behar direla, ingurumena babestea lehentasunezko gaia baita.

Ingurumeneko Foru Sailak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin eta udalekin batera, hondartzen kudeaketa sistema integratua mantentzen du, herritarrei ingurumena errespetatzen duen kalitatezko zerbitzua eskaintzea egiaztatzen duena.

Ibarrangelun egindako simulakroak, hain justu ere, sistema horren eskakizunak bete ditu; sistemaren xedea hondartzetan eragina duten ingurumeneko eta kalitatezko baldintzak etengabe hobetzea da, alegia, hondartzak eta inguruak garbitzeko zerbitzuak sustatzea eta prebentzio eta sorospen zerbitzuak hobetzea.

Parte hartu duten erakundeak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila:

-Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

- Ertzaintzaren Zuzendaritza.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila:

-Larrialdiak-Osakidetza.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila.

Bizkaiko Foru Aldundia:

- Salbamendu eta Sorospeneko Foru Zerbitzua.

- Ingurumen Saila. Hondartzen Zerbitzua. Hondartzainak.

- Bilketa eta garbiketa zerbitzuak.

Gurutze Gorria:

-Hondartzetako Salbamendu eta Sorospen zerbitzua.

Ibarrangeluko udala.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Un simulacro de actuación ante emergencias en las playas practicado en Laga demuestra la buena coordinación... http://t.co/wVCcuvBfMV

Komunikabideek behera kargatzeko