
Gobernu Kontseiluak bidea eman dio 36.5 milioi euroko aurrekontua duen 2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Planari
- Planak sei jarduera-ardatz, 28 proiektu zehatz eta 46 ekintza ditu, Herri-administrazio garden, eraginkor eta berritzailea xede dutenak.
- Plan estrategiko honetan, herritarrak dira aldaketaren protagonista, eragiten dieten politika publiko guztietan parte-hartzea sustatuko denez.
- Planaren proiektu eta ekintza zehatzen artean, telefono mugikorren bidez erabilgarri dauden aplikazioak eta zerbitzuak hobetzera bideratutakoak nabarmendu behar dira, horien bidez gauzatuko baita administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa.
Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Plana. Eusko Jaurlaritzak diseinatu du plan estrategiko hori, euskal Herri-administrazioa modernizatzeko. Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, agerraldi-eskaera eskaera erregistratu du berak eskatuta, dagokion Legebiltzarreko Batzordearen aurrean aurkezteko.
2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Plana izena du gobernuaren apustuak eta euskal Herri-administrazio berritzaile eta irekia eraiki nahi du, gizartearen kalitatezko zerbitzu eraginkorrak eta seguruak eskaintzeko. Planak herritarren parte-hartze aktiboa bultzatuko du, pertsonak bihurtuta aldaketaren protagonista. Horren guztiaren oinarrian dauden gobernantzaren balio berriak: irekitasuna, emaitzetara begira egotea, gardentasuna eta berrikuntza.
4 HELBURU ESTRATEGIKO
Esan bezala, 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Planak 4 helburu estrategiko ditu:
- Administrazio irekia: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza sustatzea Herri-administrazioan.
- Administrazio efikaza: kalitatezko zerbitzu-eskaintza garatzea, hainbat bideren bitartez irisgarria (presentziala, telefonoa eta Internet) izango dena.
- Administrazio efizientea: kudeaketa administratiboaren eraginkortasuna hobetuta, antolaketa egokituta, kudeaketa-eredu berriak ezarrita eta teknologia modu burutsuan erabilita.
- Administrazio berritzailea: Administrazioan berrikuntza ezarri, eta herritarrak eta profesional publikoak zerbitzu eta politika publikoen diseinuan, kudeaketan eta ebaluazioan inplikatuta.
Helburu horiek lortzeko, Berrikuntza Publikoaren Plana sei jarduera-ardatzetan, 28 proiektu zehatzetan eta 46 ekintzetan egituratuko da. Lanak gauzatzeko eta ebaluatzeko epemuga 2016 urtea izango da.
Honako hauek dira 6 jarduera-ardatzak:
• Gardentasuna eta gobernu ona.
• Herritarrekiko interakzioa.
• Antolakuntza-egokitzapena.
• Kudeaketa hobetzea.
• Administrazio elektronikoa.
• Berrikuntza gobernuaren eta herritarren arteko sorrera erabiliz.
Proiektu eta ekintza zehatzen artean, aipatzekoak dira mugikorren aplikazioak garatzera bideratutakoak, bitarteko hurbil bizkor eta eraginkorrak direnez herritarrei erantzuteko. Hala, 2014ean, gobernuak Whatsapp bidezko telefono-kanala jarriko du abian, herritarrei arreta, erantzunak eta informazioa emateko. Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat sortuko du, telefono mugikorraren bitartez sarean dauden zerbitzu publikoetan sartzeko.
Gainera, 2014-2016 aldiko Berrikuntza Publikoaren Planak ezarritakoaren arabera, 2016tik aurrera, euskal Herri-administraziora sartuko den dokumentazio guztia digitala izan beharko da. Hala, arreta presentzialean herritarrek paperezko dokumentuak eman arren, administrazioak eskaneatu egingo ditu izapidetzeko, ondoren erabiltzaileari itzuliz.
Aipatu behar da politika publikoetan gardentasuna, parte-hartzea eta herritarren lankidetza sustatzeko, planak parte hartzeko web gune bat sortzea aurreikusten duela, politika publikoak ebaluatzeko baliagarria izango dena.
Jaurlaritzak gobernantzaren arloko Europar Batasuneko 25 eskualde onenen zerrendan sartu nahi du, eta bide horretan dago, Euskal Autonomia Erkidegoa estatuko lehena baita.
2014-2016 AURREKONTUA
Eusko Jaurlaritzak 36,5 milioi euro bideratuko ditu plana betetzera:
|
Aurrekontua |
|||
Ardatz estrategikoa |
2014 |
2015 |
2016 |
Guztira |
1. ARDATZA: Gardentasuna eta gobernu ona |
100.000 |
81.600 |
83.232 |
264.832 |
2. ARDATZA: Herritarrekiko interakzioa |
1.532.417 |
1.563.065 |
1.594.327 |
4.689.809 |
3. ARDATZA: Antolakuntza-egokitzapena |
100.000 |
122.400 |
124.848 |
347.248 |
4. ARDATZA: Kudeaketa hobetzea |
150.000 |
153.000 |
156.060 |
459.060 |
5. ARDATZA: Administrazio elektronikoa |
10.070.141 |
10.153.643 |
10.238.814 |
30.462.598 |
6. ARDATZA: Berrikuntza gobernuaren eta herritarren arteko sorrera erabiliz |
100.000 |
102.000 |
104.040 |
306.040 |
Guztira |
12.052.558 |
12.175.708 |
12.301.321 |
36.529.587 |
-
2014-06-26
Comentario de Twitter:
El Govern Basc anuncia el seu "Plan de Innovación Pública 2014-2016" dotat amb 36.5 M€ http://t.co/8dS0Cwvq3C -
2014-06-24
Comentario de Twitter:
El Consejo de Gobierno da luz verde al Plan de Innovación Pública 2014-2016 dotado con 36.5 millones de euros http://t.co/E5V6iKq2SK -
2014-06-24
Comentario de Twitter:
Gobierno Vasco da luz verde al "Plan de Innovación Pública 2014-2016" con 36.5 millones € http://t.co/u8Db0oaxfo via @Irekia -
2014-06-24
Comentario de Twitter:
RT @pfernandezamez: El Consejo de Gobierno da luz verde al Plan de Innovación Pública 2014-2016 dotado con 36.5M€ http://t.co/4gq6zX0NLq #A… -
2014-06-23
Comentario de Twitter:
Administrazio irekia, efikaza, efizientea, berritzailea. 2014-16 Berrikuntza Publikoaren Planaren helburu http://t.co/3h2QJP108d ez makala o -
2014-06-20
Comentario de Twitter:
El Consejo de Gobierno da luz verde al Plan de Innovación Pública 2014-2016 dotado con 36.5M€ http://t.co/4gq6zX0NLq #AAPP -
2014-06-18
Comentario de Twitter:
El Consejo de Gobierno da luz verde al Plan de Innovación Pública 2014-2016" dotado con 36.5 millones de euros http://t.co/hL4zjt3MDd -
2014-06-18
Esperemos que con la mejora de la gestión y de la adecuación organizativa no estemos invirtiendo dinero PÚBLICO para eliminar puestos de trabajo.
La ciudadanía no es tonta y sabe que la culpa de la crisis no es de los funcionarios, en todo caso necesitan ayuda con tecnología y con más personal, que va a ayudar a mucha gente más. Y NO HABLO DE CARGOS A DEDO, hablo de gente que se lo curra y oposita o gente que lleva muchos años trabajando para la administración pública aún sin plaza y que se la quieran cargar de un plumazo.
Espero un poco de coherencia, señores, en los tiempos que corren. Mantengan a los que han dado toda su vida en esos trabajos y que las nuevas incorporaciones sean un valor añadido y sumen, no resten.
Gracias por la oportunidad de comentar las cosas. -
2014-06-17
Comentario de Twitter:
Gobernu Kontseiluak bidea eman dio 36.5 milioi euroko aurrekontua duen 2014-2016 Berrikuntza Publikoaren Planari
http://t.co/wvL9EWTw3Z