Berriak Lehendakaritza
Eu

Basaurik bere 500. urteurrena ospatu du

2010.eko maiatzak 21

Patxi López Lehendakaria bizkaitar herri horren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldien burua izan da

Demokraziaren alkate guztiak, auzo-elkarteak, historiagileak, tokiko kirolariak eta auzo guztietako basauriarrak elkartu dira gaur arratsaldean, Socian Antzokian, Basauriren 500. urteurrena ospatzeko. Patxi López Lehendakaria izan da ekitaldiaren burua, eta bertan azpimarratu du “basauriarra izatearen harrotasuna”, zeren Basauriren historia ez baita “herri baten historia soilik”; izan ere, denbora aurrera joan ahala, “euskaldunen historia bera sinbolizatzera iritsi da”. “Gaztea nintzelarik, Basauri espetxe bat hartzen zuen leku bezala ikusten nuen, Francok bertan sartu baitzuen nire aita sozialista izateagatik; gaur, aldiz, Basauri harrotzeko motiboa da niretzat, euskalduna eta Lehendakaria naizen aldetik”, esan du.

 

Lehendakariak azpimarratu du “basauriarra izatearen harrotasuna”, zeren Basauriren historia ez baita “herri baten historia soilik”; izan ere, denbora aurrera joan ahala, “euskaldunen historia bera sinbolizatzera iritsi da”. Lópezek zoriondu ditu Basauriko alkateak eta herritarrak, gai izan direlako “sustrai askotan” oinarritutako nortasun bat eratzeko, hots, herri askotatik etorriko pertsonen sustraietan oinarritutakoa. “Leku guztietatik etorritako askotariko sustrai horiekin itxuratu da Basauri, hartu, batu eta integratu egin baititu”, adierazi du. Bere esanetan, “Basaurin inor ere ez da atzerritarra”.

 

Bere hitzaldian, Lehendakariak bere haurtzaroa gogoratu du; bere esanetan, gaztea zelarik, Basauri “espetxe bat hartzen zuen leku bezala ikusten nuen, Francok bertan sartu baitzuen nire aita sozialista izateagatik; gaur, aldiz, Basauri harrotzeko motiboa da niretzat, euskalduna eta Lehendakaria naizen aldetik”.

 

Ospakizun-ekitaldiaren burua Patxi López Lehendakaria izan da, eta berarekin Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua izan da. Loly de Juan Basauriko alkatea anfitrioi gisa aritu da eta, oraingo udalbatzarreko kide batzuez gain, Basauriko hainbat herritar ere egon dira bertan.

 

Ekitaldian, opari bana eman zaie demokraziaren garaian herriko alkate izan direnei: Enrique Antolin San Martin, Kudeaketa Batzordearen Presidentea 1978an, Federico Bergaretxe Zurimendi, Alkatea 1979 eta 1983 bitartean, Carlos Berrocal Uribe, Alkatea 1983 eta 1991 bitartean, Roberto Otxandio Izagirre, Alkatea 1991 eta 1999 bitartean, Rafael Ibarguren González, Alkatea 1999 eta 2007 bitartean, eta oraingo alkatea, Dolores de Juan de Miguel. Horiek guztiek beren agintaldien une azpimarragarrienak gogoratu dituzte: diktaduraren osteko hasiera zailak, uholdeen esperientzia gogorra, eta XXI. mendeko Basaurik bizi izan dituen eta oraindik ere bizi dituen hiri- eta gizarte-eraldaketa sakonak.

 

Halaber, ekitaldi honetan Basauriko udal elkarteetako zenbait ordezkari izan dira, hiriari buruzko testu esanguratsu batzuk irakurtzen.

 

Ekitaldia bukatzeko, Basauriko Koral Elkarteak Agur Jaunak interpretatu du.

 

 

2 iruzkin
  • @joseanprado
    2010.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Basaurik bere 500. urteurrena ospatu du. http://www.irekia.euskadi.net/eu/news/2037-basauri-celebra-500-aniversario

  • 2010.eko maiatzak 21

    Muy bonitas las palabras del lehendakari en favor de la multiculturalidad y del entendimiento. Basauri es en efecto un pueblo de acogida, pero igualmente es un pueblo con una identidad nacida de la diversidad. Y eso es algo tan enriquecedor y tan buen ejemplo que nos enorgullece a todos los basauritarras. Felicidades por el discurso. Y el lehendakari ya sabe que está invitado a la reinauguración del Social Antzokia en noviembre. Mila esker, lehendakari jauna!!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria