
Legebiltzarreko Erakunde, Segurtasun eta Justizia Batzordeak Polizia Zientifikoaren instalazioak bisitatu ditu
Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, segurtasun sailburuorde Josu Zubiagak eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondok egin die harrera Batzordeko kideei. Ertzain-etxean zehar egindako bisitan lagun egin diete.
Erakunde arteko bisitaren hasieran, Ertzaintzako buruzagi Jorge Aldekoak eta Polizia Zientifikoaren buruzagi José María Yurrebasok euskal legebiltzarkideei Ertzaintzaren lanaren ezaugarririk garrantzitsuenak azaldu dizkiete, ikerketaren eta Polizia Zientifikoaren eremuetan.
Orain dela gutxi, auzitegi-zientzien institutuen Europako Sareak Ertzaintza aukeratu zuen 2016an erakunde horren urteroko topaketa antolatzeko arduradun gisa. Erakunde horrek Europako 36 herrialdeko 64 erreferentziazko polizia- eta auzitegi-laborategi koordinatzen ditu.