Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak polizia-gehiegikerien biktimei buruzko dekretuaren kontrako helegitea erretiratzeko eskatu dio Gobernu Zentralari

2014.eko ekainak 17

 Erkorekak zera adierazi du: «Helegiteak esanahi politiko oso larria dauka, frankismoaren etapa batean egin ziren oinarrizko giza eskubideen urraketak aitortzeko oztopoak jartzen dituelako».

Joan den astean onartu zuten dekretua eta testuan jasota dagoenez, 1960 eta 1978 urteen artean polizia-gehiegikerien biktima izan ziren pertsonei kalte-ordaina emango zaie. Erkorekaren ustez, «helegiteak berriz ere biktima bihurtzen du kolektibo hau».

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justiziako sailburu eta eledun Josu Erkorekak agerraldi bat egin du, gaur goizean, Lehendakaritzan, Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren, Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriarekin batera.

Gatzagaetxebarriak, bestalde, 2015eko aurrekontuak osatzeko beharrezko aurrekontu-jarraibideak, Gobernu Kontseiluak onartutakoak, aipatu ditu. Datorren urtean, euskal ekonomia % 1,7 haziko da, sailburuaren aburuz. «2013ko % 1,2ko hazkundetik 2014ko % 1era eta 2015eko % 1,7ra igarotzea bilakaera leuna baina positiboa da euskal ekonomiarentzat».

Gainera, Gatzagaetxebarriak esan du enplegu-sorrera «elementu nuklearra» dela krisitik ateratzen jarraitzeko: «2015ean, lanpostu-sorreraren tasa % 0,6koa izango da».

Gobernu Kontseiluak Hasierako Lanbide Kualifikazioko bigarren programa finantzatzeko 7,2 milioi euroko laguntza ematea onartu du bileran. Horrez gain, Aiete auzoan Lehen Hezkuntzako ikastetxe berri bat eraikitzea ere onartu du.

Halaber, VI. Mendekotasun Planeko prebentziozko programak finantzatzeko 2,2 milioi euroko laguntza onartu du, eta turismo arloko lehiakortasuna sustatzeko 1,3 milioi euroko inbertsioak egiteari argi berdea eman dio.

Azkenik, laneko arriskuen prebentzioaren alorreko ordezkariak trebatzeko 300.000 euroko diru-laguntza bat onartu du.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.06.17)

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Lakeli1
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: El Gobierno Vasco pide a Rajoy que retire el recurso contra el decreto de víctimas de abusos policiales http://t.co/Njt

  • @FernandezJonan
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco pide a Rajoy que retire el recurso contra el decreto de víctimas de abusos policiales http://t.co/NjtQV6Zhes

  • @ElenaEgiguren
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: Jaurlaritzak polizia-gehiegikerien biktimei buruzko dekretuaren kontrako helegitea erretiratzeko eskatu dio Rajoyri htt…

  • @FernandezJonan
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak polizia-gehiegikerien biktimei buruzko dekretuaren kontrako helegitea erretiratzeko eskatu dio Rajoyri http://t.co/8vR66unYjR

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)