Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak eta Darpónek «Osasuna eta Justizia» jardunaldia inauguratu dute

2014.eko ekainak 16

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Jose Erkorekak eta Osasuneko sailburu Jon Darpónek «Osasuna eta Justizia» jardunaldia inauguratu dute gaur goizean Bilbon. Jardunaldia gaur eta bihar egingo da, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditorioan.

Erkorekak gogorarazi duenez, martxoan III. Gazte Justizia Plana aurkeztu zuen Legebiltzarrean, eta horren eskaera berriak «osasun mentaleko arazo larriak, haur-guraso indarkeria, bikotekideen arteko indarkeria eta historia pertsonal eta hazkundekoan arrisku-faktore larriak dituzten pertsonak» dira.

"Joera horiek direla eta, eskakizun horietan esku hartzeko lerroak sendotu beharko dira. Halaber, justizia eta osasun esparruen arteko lankidetza mekanismoetan eta protokoloetan sakondu beharko da".

Erkorekak, halaber, arreta soziosanitazioa, askatasunik ez duten pertsonen osasun mentala izan du hizpide: "Gazteen justizian lortutako emaitza onak berme nahikoa dira berriz ere espetxeen gaineko transferentzia aldarrikatzeko".

Darpónek, bestalde, nabarmendu du «osasuna eta justizia gurea bezalako gizarte baten funtsezko bi balio direla, eta sintonian egon behar dutela», eta adierazi du «bi arloek batera lan egin behar dugula».

Jardunaldiak sei hitzaldi nagusiak izango ditu:

  • Osasuna eta justiziaren arteko halabeharrezko harremanak.
  • Trebetasun medikoa: prestakuntza eta erantzukizuna. Errealitate beraren ikuspuntu ezberdinak.
  • Pazientearen segurtasuna.
  • Zalantza etiko eta legalak eguneroko arreta klinikoan.
  • Historia klinikoa, baimen informatua.
  • Jarduera medikoen berezko arriskuen erantzukizun profesionala.

Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak emango dio amaiera osasunari eta justiziari buruzko jardunaldiari.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ikermagno
    2014.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] @jerkoreka eta Jon Darponek «Osasuna eta Justizia» jardunaldia inauguratu dute ➡ http://t.co/YzUHRQ9lTq #eusnet

  • @algortakoEAJ
    2014.eko ekainak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Erkorekak eta Darpónek «Osasuna eta Justizia» jardunaldia inauguratu dute http://t.co/k8LHdfdcCC

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)