Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria: "Estatu-ereduaz hausnartzeko behar handiagoa dago"

2014.eko ekainak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak alderdi politiko guztiekin batera estatu-ereduari buruzko gogoeta bat «arbitratzeko eta moderatzeko» eskatu dio Felipe VI.a erregea izango denari. «Estatu-ereduaz hausnartzeko gero eta behar handiagoa dago», ziurtatu du lehendakariak, Radio Euskadiri emandako elkarrizketa batean.  ??Horrez gain, «Euskadiren berezitasuna» jorratu beharra dagoela uste du, eta Rajoyrekin auzi honetaz hitz egiteko prest jarraitzen du, baina oraindik ez du erantzunik jaso. Berriki euskal gizarteak, Gure Esku Dago Ekimenaren bidez, erabakitzeko eskubidearen alde egin ondoren, lehendakariak eskubide hori ordenamendu juridikoan barneratu beharra aldarrikatu du.

??Lehendakariaren ustez, bakearen eta bizikidetzaren bidea bultzatzen jarraitu behar da, eta horretarako, bi mezu zabaldu ditu: lehena, ETAri zuzendua, «arma guztiak modu antolatuan uzteko» eta eragin duen min bidegabea aitortzeko eskaera izan da, eta bigarrena, Espainiako Gobernuari zuzendua, espetxe-politika aldatzeko eskaera, «ez dagoelako salbuespenezko legedirik izateko arrazoirik». Azken auzi horri dagokionez, lehendakariak Nanclareseko Bidea garatzearen aldeko apustua egin du. Hain zuzen ere, espetxe hori bisitatzekoa da, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza arloan dauzkan eskuduntzen barruko gizarteratze-programak ikusteko.??

Ekonomiaren esparruari dagokionez, lehendakariak azaldu du astearte honetan datorren urteko aurrekontuetarako gidalerroak azalduko dituztela. Urkulluk ziurtatu duenez, 3 eurotik 2 gizarte-gastuetara bideratuko dira, eta ekonomia akuilatzeko neurriak hartuko dira, 2015ean enplegu garbia sortu ahal izateko. Hala ere, Urkulluk gogorarazi duenez, zorrak zeregin hori zailtzen du; izan ere, aurten Eusko Jaurlaritzak 800 milioi euro ordaindu ditu eta 2015ean 1.100 milioi euro ordaindu beharko ditu.
 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2015.eko urriak 28

    Será en el servicio del Estado Español, la abdicación no supone un favor al sucesor. Sin embargo, debe de ser un servicio a la plurinacionalidad y Estado Español.

  • ana
    2014.eko ekainak 16

    ME HA GUSTADO EL VIDEO DE LEHENDAKARI ANIMO @iurkullu le doy mi apoyo a usd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)