Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak ohartarazi du “ez diela itxiko” oposizioen atea euskara ondo ez dakitenei

2010.eko maiatzak 21

Oraingo LEPak (Lan Eskaintza Publikoa) aurreko Jaurlaritzak hizkuntz eskakizunik gabe ezarritako plaza kopuru berdinari eusten dio

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak azaldu du, Legebiltzarreko taldeei erantzunez, bere sailak abiatu duen LEPak ez dituela jaisten euskara ezagutzaren mailak, zeren Juan José Ibarretxeren Jaurlaritzak prestatutako LEPari eusten baitio. “Izena eman duten pertsona asko gaztelaniadunak dira soilik, baina ez dugu ahaztu behar egoera ekonomikoa. Horrenbestez, ez duzu nahi izango Lanpostuen Zerrenda aldatu dezadala, hizkuntz eskakizuna plaza gehiagotan ezarri eta euskaraz ez dakien jendeari atea itxi”, kanpoan botatzen ari dena kontuan hartuta”, ohartarazi du Mendiak; ildo horretatik, baztertu egin du hizkuntzaren normalizazioari buruzko Dekretua aldatzea.

Eusko Jaurlaritzak ez du aldatuko ez hizkuntzaren normalizazioari buruzko Dekretua eta ezta euskal Administrazioaren Lanpostuen Zerrenda ere, oraingo Lan Eskaintza Publikoan (LEP). Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak azaldu du, Legebiltzarreko taldeen galderei erantzunez, aurreko Jaurlaritzak hizkuntz eskakizunik gabe ezarri zituen plazen kopuru berberari eutsi zaiola, eta, hortaz, uko egin dio euskara ezagutzeko exijentzia handitzeari. “Izena eman duten pertsona asko gaztelaniadunak dira soilik, baina ez dugu ahaztu behar egoera ekonomikoa. Horrenbestez, ez duzu nahi izango Lanpostuen Zerrenda aldatu dezadala, hizkuntz eskakizuna plaza gehiagotan ezarri eta euskaraz ez dakien jendeari atea itxi”, kanpoan botatzen ari dena kontuan hartuta”, azpimarratu du.

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburua Eusko Legebiltzarrean agertu da Eusko Jaurlaritzak irekita duen Lan Eskaintza Publikoaren inguruan Legebiltzarreko taldeek planteatu dituzten galderei erantzuteko.

Bere hitzaldian, Mendiak aitortu du euskara “ez dela behar bezainbeste erabiltzen” Administrazioan, baina hori ez da arrazoi nahikoa euskararen ezagutzaren exijentziak oposizioetan igotzeko. Sailburua funtzionarioak “motibatzearen” aldeko apustua egin du, euskara erabil dezaten, zeren gehienak maila nahikoa baitute horretarako. Nolanahi ere, Mendiak adierazi du espero duela hiritarrek ez ikastea euskara funtzionario postu bat lortzeko, euskara “maite dutelako” baizik.

Iruzkin bat
  • @alimotxo
    2010.eko maiatzak 22

    Comentario de Twitter:
    Idoia Mendiak ohartarazi du “ez diela itxiko” oposizioen atea euskara ondo ez dakitenei. http://bit.ly/dmW7rh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia