Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskal hezkuntza sistemaren alde elkarlanean aritzeko eskatu du Araba Euskaraz jaian

2014.eko ekainak 15

Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du Lapueblako ASSA Ikastolak antolatu duen Araba Euskaraz jaian. Lehendakariaren esanetan, Ikastolak hezkuntza eta euskararen alde egindako lanak fruituak eman ditu, eta emaitza hori elkarlanean lan egiteagatik izan dela ziurtatu du. Orain elkarlanean jarraitzeko dei egin du Urkulluk Euskal Hezkuntza Eredua hobetzeko eta bermatzeko.

Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera Cristina Uriarte, Jon Darpón eta Estefanía Beltrán de Heredia izan dira. Lehendakariak ASSA Ikastolak urte guzti hauetan euskara gutxi entzuten zen zonaldean egin duen lana goraipatu du: "ezkutaturik egon den euskararen hazia loratzen jakin duzue". Araba Euskaraz edizio honek "katea ez dela eten" erakusten du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 16

    pues gracias por la noticia de ayer animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)