Berriak Lehendakaritza

Iñigo Urkullu lehendakaria "Jocay"-ren uretaratzean izan da, eta bertan euskal ontziolen lehiakortasun gaitasuna goraipatu du

2014.eko ekainak 14

Iñigo Urkullu lehendakaria Murueta ontziolaren “Jocay” ontziaren uretaratze ekitaldian izan da gaur, Erandion. Bertan txalotu egin du Murueta ontziolaren eta orohar euskal ontziolen sektoreak lehiatzeko eta punta-puntako ontziak eraikitzeko erakutsi duten gaitasuna. “Euskal ontziolen sektoreak tax-leasearen inguruan sortutako ezinegona gainditu du”, esan du lehendakariak, eta gaineratu du, horretarako Eusko Jaurlaritza eta sektorea buru-belarri elkarlanean aritu direla, euskal ontziolak indartuta atera zitetzen tax-leasearen ondorengo garaian ere.

Lehendakariak ziurtatu du elkarlan honek aurrera jarraituko duela enpresa eta erakundeen artean, berriro ere lehiarkorrak izan eta enplegua sortzeko.
 
Horrela, lehendakariak zoriondu egin ditu eta eskertu egin die egindako lana UGAV enpresari eta Murueta ontziolari, “Jocay” –ren uretaratzeagatik. Eta orohar sektorea goraipatu du gertutasuna, kalitatea eta ondo egindako lanagatik, hori baita, lehendakariak esan duenez “made in Basque Country” markaren irudia.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 16

    me ha gutado el barco animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)