Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak Euskadi Basque Country sustatu du Norwegian

2014.eko ekainak 13

  • Atzo, hiru hiriburetako turismo bulegoek eta Convention Bureau-ek, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, Bilboko Itsasadarra Museoa Fundazioak eta euskal turismo enpresek sustapen eta merkaturatze jardunaldi batean parte hartu zuten Oslon.
  • Ekintzaren helburua izan da baita, aire konpaini ezberdinek eskaintzen dituzten Bilbo eta Osloren arteko hegaldien berri ematea ere.
  • Eskandinavia garapenerako aukera duen merkatua da Euskadirentzat, azken urteotan izandako hazkundeagatik. 

Turismo euskal delegazio batek, Itziar Epalza Merkataritza eta Turismo sailburuordea, Mertxe Garmendia, Turismo zuzendaria eta Arantza Madariaga, Basquetour-eko zuzendariaren burutzapean, parte hartu zuten atzo turismo sustapen eta merkaturatze jardunaldi batean, Oslon (Norwegia). 

Jardunaldia Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu zuen eta “Kulinarisk Akademi Hovedavdeling”-en ospatu zen hiriburu norwegiarran, arratsaldeko 16,30etatik 20,30etara. Era honetara, gauzatu da ekintza bat Euskadirentzat garatzeko aukera duen merkatu batean, azken urteotan gehien hasitako merkatuetariko bat izan delako (Frontur-en datuen arabera, 2011tik %11,6, hain zuzen ere).

Euskal taldean, erakundeetako ordezkaritzaz gain, 10 erakunde eta enpresa izan ziren:hiru hiriburetako turismo bulegoek eta Convention Bureau-ek, Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak, Bilboko Itsasadarra Museoa Fundazioak, Aranzazu Hoteles, STI-Servicios Turísticos Integrales, Thabuca Wine Tours, Stop eta Basque Destinations. Beste behin, publiko eta pribatuen arteko lankidetza-eredua izan da, oso interesgarria Euskadi Basque Country jomuga gisa, egoera ekonomiko oso sendoa duen merkatu batean kokatzeko, non bidaiariek egunero eta egonaldian gastu handia egiten duten eta urtean zehar.

Lan jardunaldia 17,00etatik 19,00etara garatu zen eta ondoren, Euskadi turismo jomugaren aurkezpena eta koktel bat izan ziren. 

Ekintza honek, Euskadiren sustapen turistikoa egiteaz gain, harreman komertzialak jarri eta hegazkin konpainia ezberdinek eskaintzen dituzten Bilbo eta Osloren arteko hegaldien berri ere eman nahi izan du: Norwegianeren Oslo-Bilbao-Oslo, eta Brussel Airelines-en eta KLM-ren hegaldi berri eta interesgarriak, hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)