Berriak
Eu

"Aita" filmaren estrenaldia: Perura erbesteratutako eusko gudari baten istorioa, bere semeak berreraikita

2014.eko ekainak 13

Sarrera librea, ekainaren 16an 19:00etan Bilboko Euskal Museoan, 17an Gasteizko Artium Museoan eta 18an Donostiako Arrasate kaleko Kutxa Aretoan

 

Txema Salcedo (Bilbo, 1946) iritsiko da Euskadira Perutik, aitaren oinatzak jarraituz. Hura baita bere azken film dokumentalean –“Aita” izenekoa– deskribatzen duen gizona eta eusko gudaria, 2012an zenduta. Film dokumental hori ekainaren 16an, astelehena, 19:00etan emango da Bilboko Euskal Museoan, Miguel de Unamunoko plazako 4. Zenbakian; 17an, ordu berean, Gasteizko Artium Museoan eta 18an, 19:00etan ere, Donostiako Arrasate kaleko Kutxa Aretoan.

Txema Salcedok denetarik egin du Peruko komunikazioaren munduan: idazle, erreportari, berriemaile, atzerriko korrespontsala, zutabegile, editore, unibertsitateko irakasle, saiakera-idazle eta egunkariko zuzendari. Halaber, zineman, irratian eta telebistan lan egin du. Eta hedabide horietan ematen du bere denbora gehiena gaur egun.

Bere zinemagile-alderdian, Txema Salcedo gidoilari eta aktore hasi zen lanean, gero errealizazio zinematografikoan sartu zen, eta hiru film luze zuzendu ditu dagoeneko. Azkena “Aita” izenekoa da, bere aitaren eta euskaldunen belaunaldi guzti baten omenez, Gerra Zibilean borroka egin zuena eta erbestera joan behar izan zuena diktadura frankistako aldi luzean, haietako asko Euskaditik urrun hiltzeko. Beraz, bost urte zituela, 1951n, irten zen Txema Bilbotik Peruranz bere familiarekin eta orain, 2014an, itzultzekoa da jaiotze-herrialdera Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eskutik, aitaren irudia berriz ere osatzeko, bi mundu (Euskadi eta Latinoamerika) eta gure historiaren garai bat ondoan dituela.

 

 

Filma aurkezteko ekitaldia eta proiekzioa

Eguna

Hiria

Tokia

Ordua

2014/06/16

(astelehena)

Bilbo

Bilboko Euskal Museoa

19:00

2014/06/17

(asteartea)

Gasteiz

Artium Museoa

19:00

2014/06/18

(ostirala)

Donostia

Arrasate kaleko Kutxa Aretoa

19:00

 

Ez da aurrez akreditatu beharko.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko ekainak 13

    Kaixo lagunak! Argentinako Tandilgatik idatzen didazue. Hay alguna forma de que podamos obtener un archivo para ver la película Aita aquí en Argentina? Eskerrik asko, agur. Gure euskaletxeko mail da: gureetxea@speedy.com.ar

  • 2014.eko ekainak 13

    Cuando leí este articulo era como si estuviera leyendo la historia de mi propio "aita" historia tan similar, la diferencia fue que mi aita se fue a Venezuela y luego ya muy mayor a los 90 me lo traje a vivir conmigo a los Estados Unidos. El falleció en el 2013 de 93 y llevamos sus cenizas a su tierra en Gipuzkoa, como él lo quería, reposar en su tierra tan amada. Me gustaría saber cómo se puede ver esta película si se vive en el extranjero. Muchas gracias.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Chema Salcedo