Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo Zuzendaritzak "www.internet@familiak.info" izeneko familia-tailerra aurkezten du. Kontsumo Zuzendaritzaren prestakuntza-zentroetan egingo da

2010.eko maiatzak 21

Familia-tailerren barruko programakoa da tailer hori, eta helburua familiei kontsumo arduratsuaren aldeko tresnak ematea eta belaunaldi arteko harremanak bultzatzea da.

Tailerrean parte hartuko dutenei teknologia berriak zuzen erabiltzeko prestakuntza eman nahi zaie, zehazki, Interneten modu seguruan nabigatzeko, eta, bide batez, helduak teknologia berrietara hurbiltzea ere lortu nahi da. Gainera, gaztetxoei eta helduei teknologia berriak elkarrekin erabiliz gozatzeko aukera eskainiko zaie, eta horrela familia giroko aisialdi onuragarria sustatuko da.

Ekintza honi esker familia bereko helduak eta gazteak aldi berean trebatuko dira, eta, horrenbestez, belaunaldi arteko arrail digitala gutxitzea lortuko da.

 Datorren ekainaren 15ean izango du gaia landu nahi duen lehenengo familia-multzoak Bilboko Kontsumo Geletan tailerrean aritzeko aukera.

Tailerrean parte hartzeko interesa duen familiak, bi bide ditu:

a. Taldea osatu eta gehien komeni zaien eguna eta ordua eskatu.

b. Herritar guztientzat antolatutako tailerrean izena eman. Egunak:

-maiatzaren 26an, 17:30ean, Bilboko Kontsumo Geletan.

-ekainaren 22an, 17:00etan, Donostiako Kontsumo Geletan

-ekainaren 23an, 11:00etan, Gasteizko Kontsumo Geletan.

 

INFORMAZIO GEHIAGO LORTZEKO:

 

Bilboko Kontsumo Gelak: :  94 403 22 20

Helbide elektronikoa: b-kontsumo.gelak@ej-gv.es

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan