Berriak Lehendakaritza
Eu

EAEn mutilazio genitala prebenitzeko protokolo baten sorkuntzan lanean ari da Emakunde

2014.eko ekainak 13

Adriana Kaplan, mutilazio genitalaren prebentziorako Wassu-UAB Fundazioko zuzendariarekin bildu da gaur Iñigo Urkullu Lehendakaria

Mutilazioa egiten den herrietakoak izateagatik arriskuan egon daitezkeen 0 eta 14 urte bitarteko neskatoak 800 inguru dira EAEn  

Iñigo Urkullu Lehendakariak harrera egin die gaur Lehendakaritzako egoitzan mutilazio genitalaren prebentziorako Wassu-UAB Fundazioko zuzendariari eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari. Kaplan eta Landaidak EAEn eman daitezkeen mutilazio genitalaren kasuak prebenitzeko egiten ari diren lanari buruzko azken xehetasunak eman dizkiote Lehendakariari. Lan honen arlo teknikoa fundazioaren esku dago eta koordinazioa Emakunderen esku. Orain arte egindako lanari esker, diagnostikoan aurrera egin da eta lan talde ezberdinekin harremanak egin dira, eta helburua da EAEn mutilazio genitala prebenitzeko protokolo bat diseinatzea.

Prebentzio lanean ezinbestekoa da zerbitzu sozialetako, osasun arloko eta hezkuntza arloko profesionalen arteko koordinazioa. Hau kontuan izanik, gaur goizean bertan Kaplan eta Landaida Jaurlaritzako Osasun sailburuarekin, Jon Darponekin; Hezkuntza, hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarekin, Cristina Uriarterekin; eta Enplegu eta Politika Sozialetako sailburuarekin, Juan María Aburtorekin bildu dira Legebiltzarrean.
Mutilazio genitala egiten den herrialdeetatik etorritako 11.000 pertsona inguru bizi dira EAEn eta mutilazioa jasateko arriskuan egon daitezkeen nesken kopurua 800 ingurukoa da.

Adriana Kaplan Antropologia katedraduna da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Afrikako migrazioetan mutilazio genital femeninoa gaian lehen mailako aditua.  2009tik Espainiako Jakintzaren transferentzia sozialaren lehen Katedra eman zioten hogei urtez migrazioen integrazio sozialean, osasun sexualean, eta bereziki, mutilazio genitalean lan egiteagatik. Gambia, Senegal eta Guinea Bissaun egin du lan 1987tik eta Gambian  Medical Research Council –eko kolaboratzailea izan da, Women’s Bureau-ko aholkularia eta nazioarteko hainbat agentzietako kontsultorea mutilazio genitalaren gaian (UNFPA, UNDP, UNICEF, UE).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 13

    Gracias por la noticia animo @iurkullu eres el mejor

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Adriana Kaplan