Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek aldaketak sartuko ditu larunbat arratsaldeko autobus zerbitzuan, BH Zarauzko Triatloia proba dela eta

2014.eko ekainak 12


Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoak, aldaketak sartuko ditu datorren larunbatean, ekainaren 14an, Gipuzkoako zenbait autobus lineatan, BH ZARAUZKO TRIATLOIA 2014 proba egingo baita.

Aldaketak linea hauetan sartu beharko dira:

• Zumaia – Donostia (Autopistaz).
• Zumaia – Donostia (N-634 errepidez).
• Zumarraga – Zumaia.


ALDAKETAK ZUMAIA – DONOSTIA LINEAN (AUTOPISTAZ)

Zumaian abiatzen diren 17:00etako eta 18:00etako zerbitzuek, Txomin Agirreko geldialdia egin ondoren, Meaga gainetik jarraituko dute, eta Zarautzera heltzean, N-634 errepidetik jarraitu beharrean, herri barrurantz hartuko dute, Bizkaia kaletik autopistaren ordainlekura heltzeko. Geraleku hauek izango dituzte: Bizkaia Kalea – Kiroldegia – Suhiltzaileak. Aipaturiko bi zerbitzuetan ez da geralekurik egongo Kamineron eta Getarian.

Donostian 16:40an abiatzen den zerbitzuak ohiko ibilbidea egingo du Zarautzeraino, eta bertan herri barrutik sartuko da. Suhiltzaileetako, San Pelaioko, Kiroldegiko eta Bizkaia Kaleko geldialdiak egin ondoren, Meaga gainetik jarraituko du Zumaiarantz.

Donostian 17:40an abiatzen den zerbitzuari dagokionez, ohiko ibilbidea egingo du Zarautzeraino, eta bertan herri barrutik sartuko da. Suhiltzaileetako, San Pelaioko, Kiroldegiko eta Bizkaia Kaleko geldialdiak egin ondoren, N-634 errepidetik jarraituko du Getaria eta Zumaiarantz.

 

ALDAKETAK ZUMAIA – DONOSTIA LINEAN (N-634 ERREPIDEZ)

Zumaian abiatzen diren 14:30, 15:30 eta 16:30etako zerbitzuek, Txomin Agirreko geldialdia egin ondoren, Meaga gainetik jarraituko dute, eta Zarautzera heltzean, N-634 errepidetik jarraitu beharrean, herri barrurantz hartuko dute, Bizkaia kaletik autopistaren ordainlekura heltzeko. Geraleku hauek izango dituzte: Bizkaia Kalea – Kiroldegia – Suhiltzaileak. Aipaturiko bi zerbitzuetan ez da geralekurik egongo Kamineron eta Getarian

Aurkako noranzkoan, Donostian 16:00etan eta 17:00etan abiatzen diren zerbitzuek Donostiatik irten eta ohiko ibilbidea egingo dute. Urbileko geralekuaren ondoren autopistatik jarraituko dute Zarautzeraino eta bertan herri barrutik sartuko dira. Suhiltzaileetako, San Pelaioko, Kiroldegiko eta Bizkaia Kaleko geldialdiak egin ondoren, Meaga gainetik jarraituko dute Zumaiarantz. Aipaturiko bi zerbitzuetan ez da geralekurik egongo Getarian eta Kamineron.


ORIO – URBIL LANTZADERA

Orio eta Urbil artean lantzaderak zirkulatuko du, herri horiei zerbitzua emateko. Lantzadera zerbitzu bereziak 14:55ean, 15:55ean eta 16:55ean abiatuko dira Oriotik. Aurkako noranzkoan, Urbiletik, autobus bereziak 16:20an eta 17:20an abiatuko dira.


ALDAKETAK ZUMAIA – ZUMARRAGA LINEAN

14:45ean eta 15:45ean Zumarragatik abiatzen diren zerbitzuak, Iraetara heldu ondoren, Aizarnazabal-Oikiatik jarraituko dute, eta zuzenean joango dira Zumaiako geltokira. Hori dela eta, zerbitzu horietan ez dute zerbitzurik izango Presalde, Arroa, Arrona eta Patxita Etxezarretako geralekuek.

Egunaren gainerakoan larunbatetako ohiko zerbitzuak eskainiko dira. Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es web gunea izango dituzte erabilgarri.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko