Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak espero du 2015 enpleguaren urtea izango dela Euskadin

2014.eko ekainak 12

Iñigo Urkullu lehendakaria SEA Arabako enpresarien asamblearen buru izan da gaur. Euskadik hazkunde jasangarria berreskuratuko duela eta atzeraldia gainditzen hasi dela adierazi du bertan. “2015 Euskadin enplegu garbia sortzeko urtea izan behar da”, esan du lehendakariak. Hala ere, onartu du krisialditik erabat irtetzea motel joango dela eta 2020an jarri du jomuga.

Arabako hainbat enpresari eta ordezkarien aurrean adierazi du Euskadik egun egonkortasun egoera bizi duela, bai alor ekonomikoan (2014ko eta 2015eko defizit aurreikuspenak %1 eta %0,7 dira hurrenez hurren), baita atal instituzional zein politikoan ere.

Egonkortasun hori emaitzak ematen hasi dela ziurtatu du lehendakariak (kanpo inbertsioen bilakaera, industria ekoizpenaren indize baikorrak, kontsumo pribatuaren igoera, esportazioena, eta baita enpresentzako eta inbertsioetarako maileguena ere). Horrekin lotuta, lehendakariak txalotu egin du Europako Banku Zentralaren estrategia aldaketa, hazkundearen alde.

Horrela, Urkullu lehendakariak adierazi du bere jarrera baikorra eta zuhurra dela, baikortasun neurtua. Amaitzeko enpresei dei egin die etengabe berritzen eta sortzen jarrai dezaten, eraldaketaren motor izaten segi dezaten.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GPdMG
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    "@iurkullu: 2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/sqRY3RiXLf" <- "Espera q..." Y damos por perdido el 2014? O_O

  • @matillabalma
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: 2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/Hnvo95X9fx

  • @anamarti4
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: 2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/Hnvo95X9fx

  • ana
    2014.eko ekainak 13

    me ha gustado la noticia @iurkullu

  • @ikermagno
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: 2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/Hnvo95X9fx

  • @AbdSidiya
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: 2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/Hnvo95X9fx

  • @iurkullu
    2014.eko ekainak 13

    Comentario de Twitter:
    2015 será el año de la creación de empleo en Euskadi http://t.co/Hnvo95X9fx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)