Berriak Osasuna
Eu

Osasun publikoko benetako arazoari aurre egitea xede duen «adingabeak eta alkohola» ekimena eraman du Legebiltzarrera Osasun Sailak

2014.eko ekainak 16

Guillermo Viñegrak, Osasun sailburu ordeak, eta Miren Dorronsorok, Osasun Publiko eta Mendekotasun zuzendariak, «Adingabeak eta Alkohola» programaren berri eman dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Hain zuzen ere, adingabeen gehiegizko kontsumoa eragoztea eta jokabide horiekiko permisibitate-giro sozialarekin amaitzea dira ekimen honen helburu nagusiak.

Iragan maiatzean Jon Darpon sailburuak berak aurreratu bezala, gaur Legebiltzarrera eramandako ekimenak 2013-2020 aldirako Osasun Planean gazteen ohitura osasungarriak areagotzeko eta arrisku-jokabideak murrizteko ezartzen diren lan-ildoekin bat egiten du; zeinak erkidego-mailan, hezkuntza-esparruan, adikzioen eremuan, osasun-arretan, araudian eta sentsibilizazioaren eta hedapenaren arloan aplikatuko diren. 

Izan ere, egiazko osasun publikoko arazoari aurre egiteko lanabesa da aipaturiko programa eta berau osatzeko, aintzat hartu dira ebidentzia zientifikoak eta Euskadiko errealitatea. Hala, hainbat esparruk azken urteetan abiarazitako ekimenei jarraipena emango zaie, erakunde- eta sektore-arteko koordinazioan oinarrituta, modu integralean eta eraginkorrean aurre egiteko gakoa horixe da eta. «Adingabeak eta Alkohola» programak,  Eusko Jaurlaritza osoaren konpromisoa denak, hauxe baitu xede: «Estrategia bateratua aplikatu, eta urrunago iritsi behar gara inplikatutako eragile guztiak, adingabeen gehiegizko alkohol-kontsumoari eta dituen ondorioei aurre egiten dion ekinbide instituzionala areagotzeko».

Horretarako, programako neurri guztiak helburu jakin batzuk lortzera bideratuta daude, ondorengo dekalogo honetan laburbil daitezkeenak:  

 

1.- Erakundeen ekinbidea areagotzea.

2.- Alkohola kontsumitzen hasten diren adingabeen kopurua jaistea.

3.- Kontsumitzen hasteko adina atzeratzea.

4.- Adingabeen arrisku handiko kontsumoak eta kontsumoaren           maiztasuna murriztea.

5.- Dakartzan arazoei aurre egitea.

6.- Gazteen parte-hartzea handitzea osasun-politiketan.

7.- Gazteen ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzea.

8.- Gazteek edateko jasaten dituzten presioak murriztea, bereziki alkoholaren sustapenei, babesletzari eta eskuragarritasunari dagokionez.

9.- Ordezko aisialdi-jarduera osasungarriak eskaintzea.

10.- Ohitura osasungarriak eta osasunaren kultura sustatzea, adingabeek alkohol-kontsumoari uko egitea eta gizartearen jarrera-aldaketa barne hartuta. 

 

 

«Adingabeak eta Alkohola» programaren eduki osorako sarbidea:

http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog03/eu/contenidos/informacion/alcoholismo/eu_6692/alcoholismo_e.html

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 17

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud lleva al Parlamento el programa “menores y alcohol” http://t.co/EaDcPWYq7m

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)