Berriak
Eu

URAk Gobela ibaiaren ibilgu berria egituratzen dihardu Errekaganen.

2014.eko ekainak 12

Gobela ibaiaren zabaltze-lanak nabarmen handituko dute ibaiaren aldamenean bizi diren bizilagunen segurtasuna ur goraldiei dagokionez, ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitu eta ibilgu berriari 100 urteko itzultze aldiko ur-goraldien emaria eusteko ahalmena ematen baitzaio. 

http://www.youtube.com/watch?v=WIKgroKc8Hc&feature=youtu.be 

Ibaia estu inguratzen duen hiri-bilbe dentsoa kontuan izanda, URAk ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena handitzen dihardu, ibilguaren zabalera egungo 6 metrotik 11 metrotara handituz. Hau da, ibilgua zabaltzen ari gara ur handien emariak ibilguan kabi daitezen, eta, ondorioz, atzerantz eraman ditugun ertzen ormak sendotu behar izan ditugu. 

Horretarako Gobela ibaiaren ibilgu berrian pantailak jarri ditugu Errekaganen Romoko Kiroldegitik Avanzadaraino doan tartean, ibai ertzen arteko luzera 11 metro izateko. Aldi berean, ibai ibilgu berriaren hondoan harlauzak jartzen dihardugu (argazkiak erakusten du ibai hondoan eraikitako lehen harlauza), ibaiari behin-betiko forma berria emanez.

Ibilguari zabalera berria eman ahal izateko, 276 pantaila eraiki dira Errekaganeko eremuan. Orotara, 768 metro lineal pantaila dira, ertzen euskarri. 

Hori guztia eraikitzeko pantailak egiteko makina erabili da. Makina horrek batez besteko 11 metroko sakoneran zulatu eta armadura edo egitura metalikoa jarri ondoren, armadura hori hormigoiz bete da. Pantailak haien artean josiak izan dira goialdean, lotzeko habeak erabiliz, ibilguaren horma berriak gauzatzeko. 

Gaur arte URAk 5,6 milioi euro inbertitu ditu (aurreikusitakoaren %56) Gobela ibaiaren egokitze hidrauliko eta ingurumena berreskuratzeko proiektuaren lehenengo fase honetan, Errekagane tarteari dagokiona (Cristobal Valdeseko gainezkabidea- La Avanzada). Lehen fase hau udazkenerako amaitua egotea aurreikusten da, uholdeen inguruko Informazio-Batzordean jendaurrean azaldu zen moduan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)