Berriak
Eu

URAk Karabeleko zubi berria ekainaren 15ean ordezkatuko du goizeko hamarretatik aurrera, Hernanin.

2014.eko ekainak 12

URAk Hernaniko Karabel zubi berria ordezkatuko du datorren igandean hilaren 15ean  goizeko hamarretatik aurrera, Eusko Jaurlaritzak eta URA-Uraren Euskal Agentziak Urumea ibaian aurrera daramatzan uholdeei aurre egiteko lanen barruan. Azpiegitura berria erriberan eraiki da, eta igandean zehar behin-betiko kokalekuan jarriko da, herritarrei eragozpenak ekidite aldera.

URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak azaldu duenez “Hernaniko Karabel auzoan uholdeei aurre egiteko, agerikoa zen ezinbestekoa zela — Karabeleko zubitik uretan behera abian diren lanez gain — zubiaren ordezkapena eta ura auzoan sartzea ekidin behar duen lezoi bat eraikitzea. Hartara, URAk Karabel zubiaren ordezkatze lanak abian ditu, 2.345.363,50€tako aurrekontua dutena. Zorionez, lanok aurreikusitakoa baino hilabete batzuk lehenago bukatu dira”.

Iñigo Ansolak gehitu nahi izan du “Lan hauek ur hustuketarako ahalmena nabarmen handituko dute eremuan. Lezoia eraikitzea ura auzoan sartzea ekidingo du, bai ortuen zonaldetik bai Karabel auzoko ezkerreko ibai ertzetik. Horrenbestez ibaiak Hernanin darama emaria gutxitu egingo da. Ekintza bi hauen bitartez 100 urteko itzultze-aldiko ur goraldiei eutsi ahal izango zaie eta ur laminaren jaitsiera uretan gora eramango nabarituko da.”

Akarregi zubitik Karabel zubiraino, Urumea ibaia bideratua dago zabalera nabarmeneko ibilgua eraiki ondoren eta ibai ertzetan kokaturiko horma bertikalen bitartez. Hormok laurogeita hamarreko hamarkadan eraiki zirenetik ibaiak sedimentuak metatu ditu bertan, planifikatutako ur-hustuketarako ahalmena murriztuz. Lezoi berriek ur goraldiek auzo hernaniarrean eragozpenak sortzea ekidingo dute. Karabel auzoa uholde-ibar batean eraiki zen, eta, ondorioz, uholdeak maiz errepikatu egin dira eremu horretan: 1983ko abuztua, 2004ko urtarrila edota 2011ko azaroa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)