Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-gomendio bat egin dio Aenari, Forondako aireportuko Mugako Ikuskaritza birgaitzeko

2014.eko ekainak 11
  • Imanol Leza: «Arabako aireportuak erabateko funtzionamendua izan behar du»

 

Eusko Jaurlaritzak Forondako aireportuko Mugako Ikuskaritza zuzenean kudeatzeko eskaintza egin dio Aenari. Ingurumen eta Lurralde Politikako garraio-sailburua, Imanol Leza, eta Aenako aireportuen 3. taldeko zuzendaria, Julián Cámara, gaur arratsaldean bildu dira Madrilen.

 

Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Arabako aireportuaren kudeaketan zuzenean parte hartzeko duen aukeraren berri eman dio Lezak AENAri. Helburua berriro ere erabateko funtzionamendua izatea da.

 

Datorren astean, Lakuak eskaintza formalki aurkeztuko dio Osasun Ministerioari, bertoko albaitariek egin dezaten Forondako Mugako Ikuskaritzaren kudeaketa. «Aireportu honek logistikarako eta animalia bizidunen karga espezializaturako gaitasun oso onak ditu, Europako hego-mendebaldean parekorik ez dutenak, eta hori aprobetxatu egin behar dugu», azaldu du Imanol Lezak, Aenako egoitzan izandako bileraren ostean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Julián Cámara