Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Aburto sailburuak Atzerritartasun eta Babes Eskubideari buruzko Abokatutzaren XXIV. Topaketaren inaugurazioan parte hartu du

2014.eko ekainak 12

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Juan Maria Aburtok, Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren presidente Lourdes Maizteguik, Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiaren Atzerritartasun Azpibatzordeko presidente Pascual Aguelok, eta Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuko dekanorde Gemma Escapak Atzerritartasun eta Babes Eskubideari buruzko Abokatutzaren XXIV. Topaketa inauguratu dute. Esandako topaketa Espainiako Abokatutzaren Kontseilu Nagusiak antolatu du.

Kongresua gaur eta bihar egingo dute egun osoz, eta larunbatean ondorioak aurkeztuko dituzte.

Aldibereko mintegietan, besteak beste, honako gai hauek jorratuko dituzte: egoera irregularrean dauden pertsonak, espetxean dauden atzerritarrak edota aurrekari penalak dauzkatenak, herritartasuna izatea, atzerritar adingabeak, bizitzeko eta lanerako baimenak, babes-eskubidea eta babes subsidiarioa, Batasuneko herritartasuna, edota zuzenbide penala.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarrak amaierako ekitaldian parte hartuko du, «Krisiaren eraginak justizian» izeneko hitzaldiarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)