Berriak
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.

Presentación de la campaña de sensibilización de Emakunde a favor del cambio de valores

2014-06-12

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak balio aldaketaren aldeko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du. Kanpainaren protagonista Noa izena duen neska gazte bat da, eta honek eguneroko bizitzan ematen diren berdintasunik gabeko guneak ikusten lagunduko digu. EITBko telebista eta irratietan gaurtik aurrera ikusi ahal izango den kanpaina honek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Planaren ardatz nagusietako bati erantzuten dio, balio aldaketari eta gure gizartean bizirik dirauten genero rolak eta estereotipoak ezabatzeko beharrari, hain zuzen ere. Emakunderen ustez, pertsonen sinesmenetan eta gizartearen eredu sinbolikoan eragitea ezinbestekoa da gizartearen eraldaketa bat burutzeko, eta horregatik jarri du abian sentsibilizazio kanpaina.

Kanpainaren leloa Eman pausua. Berdintasunarekin aurrera goaz da, eta ekaineko emanaldietan bi spot ikusi ahal izango dira bi gau hauek ardatz izango dituztenak:

1. SPOTA: Zaintza lanak aintzat hartzeko eta partekatzeko beharra. Lehenengo spot honek lana eta bizitza pertsonala uztartzea bermatuko duen gizarte bat eraikitzeko beharra azpimarratzen du. Honen leloa: Eraiki dezagun zaintza aintzat hartu eta partekatzen duen gizarte bat

2. SPOTA: Teknologia berrien bidezko kontrola, askatasuna mugatzea edota jazarpena azpimarratuko du bigarren spotak. Eta honen leloa izango da: Ez zaitzatela kontrolatu eta utzi kontrolatzeari.

Kanpaina ekainaren 12 eta 27 bitartean emitituko da ETB1 eta ETB2an, EITBko irratietan eta eitb.com orrialdearen bitartez. Irailean eta azaroan berriz jarriko da martxan.

Kanpaina hau udako jaietako girora zuzendutako zenbait materialen ekoizpenarekin bat dator. Pegatinak eta kartelak egin dira “Jaia+errespetua= denontzat gozamena” leloarekin eta udalei parte hartzeko gonbidapena egin zaie erasorik gabeko jaiak eta berdintasunean oinarritutakoak ospatu ahal izateko. Kanpaina honetan parte hartzeko elementu grafikoak helbide honetatik jaitsi daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)