Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Gorbeia inguruko auzotarrek Kontserbazio Bereziko Eremu izendapenari buruz duten iritzia bildu du

2014.eko ekainak 11
  • Parke naturala kudeatzen duen patronatuaren ekimena

 

Ekainean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak abeltzainei, nekazariei eta herritarrei informazioa eman die eta galderak egin dizkie, Gorbeia Euskadiko Natura Sarea 2000ko Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeari loturiko babes-neurriei eta helburuei buruz.

 

KBE izango denari loturiko parte-hartze publikoko prozesua Gorbeiako Parke Naturalaren Patronatuaren osoko bilkura aurkeztu zen. Bertan izan ziren Bizkaiko eta Arabako foru diputatu Maria Uribe eta Belen Echevarria eta Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredo, baita inguruetako udal-ordezkariak eta Patronatuko gainerako kideak ere.

 

Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurune eta Ingurumen Plangintzako zuzendari Amaia Barredok adierazitakoaren arabera, «egunotan abian den parte-hartze publikorako prozesu horrek honako helburu hau du: eremua kontserbatzeko planteatutako neurriek inguru horietan gaur egun garatzen dituzten edo etorkizunean gara ditzaketen jardueren kudeaketan izan dezaketen eragina ezagutzea abeltzainen, nekazarien, parke naturalaren erabiltzaileen eta erabiltzaile orokorren iritziaren bitartez».

 

«Natura 2000ko eremu horren kontserbazio-neurriak zehaztuko dituen lan teknikoarekin batera egingo da parte hartzeko prozesu publikoa. Prozesu teknikotik eratorriko da eztabaida publikorako beharrezko informazioa, eta parte-hartze prozesuan egindako proposamenak balioetsi, eta, hala badagokie, izendapena izapidetzeko amaierako agiriari gehituko zaizkio», zehaztu du Barredok.

 

Kontserbazio Bereziko Eremu bat (KBE) ingurumen-balio handiko esparru bat da, interes komunitarioko habitatak eta espezieak dituena, eta biodibertsitatea gal ez dadin zaindu behar dena. KBE guztiek Natura 2000 izeneko naturguneen Europako sare bat osatzen dute. KBEen sare hori tresna nagusia da Europa osoan gertatzen ari den biodibertsitatearen etengabeko galera geldiarazten laguntzeko.

 

Euskadin 52 KEB daude Natura Sarea 2000n, eta horiei Hegaztientzako Babes Bereziko 6 Gune gehitu behar dizkiegu. Espazio horietan ibaiak, mendialdeak daude, baita eremu lauak zein kostaldeko eremuak ere. Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko azaleraren % 20 baino gehiago dago Natura 2000 Sarean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)