Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Kontrolerako osoko bilkura (2014/6/13)

2014.eko ekainak 13

Iñigo Urkullu lehendakariak galderak eta interpelazioakerantzun egin ditu Kontrolerako osoko bilkuran.

Galdera, Oskar Matute García de Jalón EH Bildu taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Felipe VI errege berriaren izendapenera joatearen inguruan.

Iñigo Urkullu lehendakaria Gorte Nagusietan ekainaren 19an egingo den erakunde-ekitaldian izango da, eta hala berretsi du. Aurreko eta ondorengo berrespen- eta ospakizun-ekitaldietan, baina, ez da izango. Desfile militarra

Urkulluk azaldu duenez, Euskadi ordezkatzeko eta erakunde-errespetuagatik izango da.  «Euskaldunon etorkizuna argituko den toki guztietan izango naiz», esan du lehendakariak. Gainera, bera han izatea «beste aukera bat izango da erreforma sakonak proposatzeko», Estatu Eredu berri bat lortzeko.

Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Estatuarekin sinatuko litzatekeen balizko akordio baten oinarriei buruz.

Lehendakariak nabarmendu duenez, sentsibilitate politiko guztien arteko akordio bat egin behar da, estatus politiko berri bat lortzeko. Lehendakariak Euskadiko Alderdi Popularreko Arantza Quiroga legebiltzarkideari eskatu dio bere proposamenak Legebiltzarreko Autogobernuko Batzorde Txostengilean planteatzeko; izan ere, «euskal gizartea entzun zain dago».  

Urkulluk garai berri baterako lau irizpide politiko proposatu ditu, eta horiek aurrera eramatea «Legebiltzarreko talde guztien esku dago»:

  • Euskadiren errealitate nazionala ezagutzea.
  • Autogobernu-sistemaren gaitasuna erabat garatzea.
  • Euskadin demokratikoki hartutako erabakiak errespetatzea.


Interpelazioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Legebiltzarrean azaldu dezan zein den defendatzen duen estatu-eredua

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, «euskal-auziak existitzen du, eta Ganbera honetako guztioi dagokigu irtenbide politiko bat adostea». Lehendakariak gogorarazi du proposamena idatzita dagoela eta horretan «demokraziaren arauak onartzean oinarritzen den eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatzen duen» akordioa proposatzen dela.

Helburua zera da, «normalizazio politikoko akordio bat lortzea, bizikidetza-eredu bat definitzeko, bai eta Estatuarekiko harremanen esparru bat ere –horretan, bada, aldebikotasun efektiboa, bermeak eta leialtasun-baldintzak egongo dira–», nabarmendu du lehendakariak.

Galdera, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, "Memoriaren Mapa amaituz" agiriari buruz.

Lehendakariak argitu du Memoriaren Mapa Amaituz dokumentuak ez dituela «biktimak nahasten» ; aitzitik, «bide hil dituzten pertsonak aitortzen eta gogoratzen ditu». Urkulluren arabera, «berdintasuneko eta biktimak ez diskriminatzeko printzipio bat da».
«Biktima guztiak aintzat hartzeak ez du esan nahi batzuk edo beste batzuk konpentsatu behar direnik», hori, bada, lehendakariaren hitzetan, «etikoki onartezina litzatekeelako». Ildo horretatik, denak aintzat hartzeak esan nahi du familia bakoitzak «antzekoa den eta atzera bueltarik ez duen sufrimendua» pairatu duela.
Lehendakariak bizikidetza-etorkizun bat eraikitzeko deia egin du, eta espero du aurten Carmelo Barrio legebiltzarkideak bere taldeak Eusko Legebiltzarraren onartu zuen zoru etikoan oinarritutako memoriaren egunean parte hartzea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 13

    pues me alegro muchisimo animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)