Berriak Lehendakaritza

Bilbao Metrópoli-30 elkarteko Zuzendaritza Batzordeari harrera egin die lehendakariak

2014-06-11

Jose Antonio Garrido buru duen Bilbao Metropóli-30 elkarteko zuzendaritza-batzordeko kideekin bildu da Iñigo Urkulu lehendakaria. Elkartea 1991n eratu zen, eta Bilbo Metropolitarra biziberritzearren planifikazio-, azterketa- eta sustapen-proiektuak bultzatzen ditu. Gaur arratsaldean elkartu dira Lehendakaritzan, eta hauek izan dira bertan:

 

  • Javier Andrés jauna, Editorial Iparragirreko zuzendari nagusia
  • Carmelo Garitaonaindia jauna, EHUren Bizkaiko campuseko errektoreordea
  • Joseba Goikouria jauna, Erandioko alkate eta EUDELen ordezkaria
  • Fernando Irigoyen jauna, Kutxabanken Handizkako Negozioko zuzendari nagusi laguntzailea
  • Alfonso Martinez Cearra jauna, Bilbao Metrópoli - 30-eko zuzendari nagusia
  • José Antonio Taramona jauna, Bilboko udalaren ordezkaria

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • José Antonio Garrido