Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak harrera egin die Euskadi hobea eraikitzeko Gazte Irekia ekimenaren irabazleei

2014.eko ekainak 11

Ekitaldian lehendakariak aurtengo Gazte Irekia ekimeneko proposamen irabazlea, Euskal Beka, martxan jartzeko konpromisoa hartu du

Axular Lizeoko 27 ikaslek euskal bekei buruzko beren proposamena aurkeztu dute Lehendakaritzan

Iñigo Urkullu lehendakariak gaur eguerdian egin die harrera Donostiako Axular Lizeoko ikasleei, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eta Lehendakaritzak (Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren bidez) sustatutako Gazte Irekia ekimenaren irabazle atera direnez. Ekimenaren helburua herritar gazteenek Euskadi hobea eraikitzeko proposamenak ezagutaraztea izan da.

Topaketan, lehendakariak lehen hezkuntzako seigarren mailako 27 ikasleren eskutik ezagutu ditu euskal beka izeneko proposamen irabazlearen xehetasunak. Proposamen horren arabera, ikasleen prestakuntza osatu nahi da gizartearen mesederako proiektuen bidez (adinekoak laguntzea; ingurumen-proiektuetan parte hartzea; osasuna eta kirola sustatzea; behartsuenei arreta ematea, etab.). Lehendakariak, ekitaldian bertan euskal beken proposamena aintzat hartu duela adierazi du eta Jaurlaritzak ekimen hori martxan jarriko duela iragarri du lehendakariak.

Gazte irekia ekimena euskal ikastetxe guztietako lehen hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleei zuzenduta dago eta ikasleon artean eztabaidarako gaitasuna eta ekintzailetza sustatzea du xede, hala nola bizikidetza demokratikoan heztea eta gizartean parte hartzera bultzatzea. Ekimenak, gainera, gazteen sormenaz, ekarpenez eta mundu-ikuskeraz ikasteko aukera ematen du.

Urteko lehen hiru hilabeteetan gauzatu den lehen edizio honetan, guztira 20 proposamen aurkeztu dira eta 25.000 boto inguru jaso dituzte. Lehen fasean, proposamen guztiak gazte.irekia.net web gunean egon ziren erakusgai. Lehen aukeraketaren ondoren, balorazio oneneko 11 proposamenak herritarren proposamen gisa argitaratu ziren IREKIAren orri nagusian, herritarren irizpena jasotzeko. Azkenik, epaimahai bat arduratu da hiru bozkatuenak hautatzeaz. Irabazlea gaur aurkeztu dute lehendakariaren aurrean.

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @agirregabiria
    2014.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El lehendakari recibe a los ganadores de la iniciativa Gazte Irekia para construir una Euskadi mejor - http://t.co/KicMToojUP

  • @Izaskun_Delgado
    2014.eko ekainak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari recibe a Axular Lizeoa, ganadores de la iniciativa #GazteIrekia, para construir una Euskadi mejor ➡ http://t.co/

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2014.eko ekainak 12

    Pequeño error... "se ha comprometido a implantar" :)

  • @airre8
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @iruintxo: Lehendakariak Axular Lizeoko ikasleen bisita jaso du. Gazte Irekia ekimeneko irabazleak izan dira. Zorionak! http://t.co/CW4L

  • @iruintxo
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak Axular Lizeoko ikasleen bisita jaso du. Gazte Irekia ekimeneko irabazleak izan dira. Zorionak! http://t.co/CW4LRBszTX

  • @anamarti4
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari recibe a los ganadores de la iniciativa Gazte Irekia para construir una Euskadi mejor http://t.co/hHLlFcHngb animo @iurkullu

  • @agirregabiria
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    #GazteIrekia :: El lehendakari recibe a los ganadores de la iniciativa Gazte Irekia para construir una Euskadi mejor http://t.co/MwIJSiDIOG

  • @TaniaMDCZ
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari recibe a Axular Lizeoa, ganadores de la iniciativa #GazteIrekia, para construir una Euskadi mejor ➡ http://t.co/

  • @AITORURIONDO
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: El lehendakari recibe a Axular Lizeoa, ganadores de la iniciativa #GazteIrekia, para construir una Euskadi mejor ➡ http://t.co/

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)