Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak "Jesús María Leizaola" saria eman die, ex aequo, Gemma Martínez eta Saioa Artiach ikertzaile bizkaitarrei

2014.eko ekainak 11
  • IVAPek antolatutako «Jesús María Leizaola» sariak gure sistema autonomikoaren berezitasun juridikoei eta ekonomikoei buruzko azterlanak bultzatzea du xede, gai horren erakusle adierazgarri eta prestigiotsuenetako bat izandakoa omendu eta gogoratzeko.
  • Irabazleek 14.000 euroko saria banatuko dute.
  • IVAPek dagoeneko argitaratu ditu bi lanak, ahal bezain beste hedatzeko. 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak, Josu Erkorekak, «Jesús María Leizaola 2013» saria eman du gaur goizean, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak, Maite Iruretagoienak, lagunduta. Kasu honetan, ex aequo egin da, eta ikerketa-lan hauei eman zaie saria:

• Gemma Martínez Bárbararen «Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco».
• Saioa Artiach Camachoren «Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona».

Epaimahaiaren ustez, euskal autonomiari buruzko argitaragabeko bi lanek merezi dute saria, proportzio berean; horrez gain, kalitate handikoak direla nabarmendu du. Irabazleek beren lanak ekitaldian bertan aurkezteko aukera izan dute.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, IVAP, izan da sari horren deialdiaren arduraduna. 14.000 euroko saria da eta bi irabazleen artean banatuko dute. Gainera, IVAPek bi lanak argitaratu ditu, ahal bezainbeste hedatzeko.

IVAP

IVAPen eginkizunetako bat euskal sistema autonomikoaren berezitasun juridiko eta ekonomikoei buruzko azterlanak sustatzea eta hedatzea da. Helburu hori lortzeko, 1990ean, ikerketa-sari hau sortu zuen, eta Jesus Maria Leizaola izena eman zion, arlo horretako erakusle prestigiotsu eta adierazgarrienetako bat izandakoaren omenez.
Harrezkero, organo autonomoak aldian-aldian egiten du sariaren deialdia, euskal autonomiarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak askatasun osoz egiten dituzten edo horietan sakontzeko bidea zabaltzen duten ikertzaileen ahaleginak sustatzeko eta ezagutarazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)