Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioentzako eta konfederazioentzako laguntzetarako deia egiten duena. (2014-06-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 10

LABURPENA

350.000 EURO IKASLEEN GURASO ELKARTEEN FEDERAZIO ETA KONFEDERAZIOEN LAGUNTZETARAKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako diru-laguntzetarako deia egiten duen Agindua onartu du.

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, eta gurasoen formakuntza ekintzen gastuei aurre egiteko. Ekintza hauek guztiek 2014an burutuak izan beharko dute. Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau