Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak interes sozialeko lehen hamahiru erakundeak izendatu ditu, gizarte zerbitzuen garapenari egindako ekarpenagatik. (2014-06-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 10

Dekretua, Etorkintza Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, Gizakia Fundazioa gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, Goiztiri elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Centro de Acogida Lagun Artean" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena

Dekretua, "Asociación Nagusilan, Voluntariado Social de Mayores" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Erroak, para la incorporación social y laboral de colectivos en situación y/o riesgo de exclusión" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena

Dekretua, "Asociación Uribe Costa" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación de Reinserción Social Sartu-Álava" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Gorabide, Asociación vizcaína en favor de la personas con discapacidad intelectual" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Etorkinekin bat" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Zubietxe" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Módulo de Asistencia Psico-Social Auzolan" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

Dekretua, "Asociación Comisión Ciudadana Anti Sida de Bizkaia" elkartea gizarte-interesekotzat aitortzen dena.

LABURPENA

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, interes sozialeko izendatu ditu autonomia-erkidegoan diharduten irabazi asmorik gabeko 13 erakunde.

Figura hori izango duten lehen erakundeak dira; izan ere, Gizarte-zerbitzuen legean jasota egon arren, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren urriaren 7ko 424/2013 DEKRETUA onartu arte, araudia ez zegoen gauzatuta.

Interes sozialeko izendatuta, erakunde horiek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan izandako ibilbidea eta egindako lana errekonozitu da. Hala, lehentasuna izango dute euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan.

Gizarte-zerbitzuak eskaintzeko eta irabazi asmorik gabekoak izateko betekizunez gain, araudiak zehaztutakoaren arabera, interes sozialeko izendatzeko, langileen % 40k kontratu mugagabea izan behar dute.

Gaur interes sozialeko izendatu dituzten hamabi erakundeak honako hauek dira:

AUZOLAN ASISTENTZIA PSIKOSOZIALEKO MODULUA ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1986an eratu zen, pertsonen osasun fisikoa, psikikoa eta soziala sustatzeko eta garatzeko helburu nagusiarekin. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ETORKINTZA FUNDAZIOA. 1984an sortutako irabazi asmorik gabeko erakunde honen helburua da pertsonen bizi-kalitatea hobetzea osasun mentalaren, mendekotasunen eta gizarte zaurgarritasunaren esparruetan, prebentzioa, laguntza eta gizarteratzea baliatuta. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

GORABIDE (Bizkaiko adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea). Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1962an sortu zen, helburu nagusi hauekin: adimen-desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea beren bizitzako fase guztietan, beren gaitasunen gehienezko garapena eta bizi-segurtasuna lortzea eta desgaitasun psikikoak dituzten pertsonen laneratzea lortzea, beren ahalmenen neurrian.

ERROAK ELKARTEA (bazterketa egoeran dauden eta/edo bazterketa-mehatxua duten kolektiboen gizarteratzea eta laneratzea). Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1988an sortu zen. Bere helburu nagusia da mendekotasun-, desgaitasun-, pobrezia- eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen eta/edo taldeen gizarteratze eta/edo laneratze osoa lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea. Batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten du lan.

GIZAKIA FUNDAZIOA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1993an sortu zen. Bere helburu nagusia da maila guztietako emakumeen eta gizonen droga-mendekotasunaren zein bestelako toxikomanien aurreko defentsara bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

LAGUN ARTEAN HARRERA ZENTROA ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1984an sortu zen. Bere helburu nagusia da hainbat baldintza direla medio (ekonomikoak, sozialak, kulturalak, pertsonalak, etab.) beren ohiko gizarte-dinamikan txertatuta ez dauden eta, ondorioz, egiazko marjinatu sozialak diren pertsonei arreta integrala, karitatezkoa, humanitarioa eta solidarioa ematea. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ETORKINEKIN BAT ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1996an sortu zen. Bere helburu nagusia da elkartasuna sustatzea, etorkinen gizarteratzearen, laneratzearen eta kulturaratzearen alde lan eginez, kultura-arteko jardueran oinarrituta. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

GOIZTIRI ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1993an sortu zen. Bere helburu nagusia da pobrezian eta/edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonak eta kolektiboak laguntzea, kausei aurre eginez, eraginak arinduz, gizartea sentsibilizatuz eta, horretarako, ekintza eta zerbitzu egokiak eskainiz eta garatuz. Batez ere, Bilbo Handia eskualdean egiten du lan.

NAGUSILAN ELKARTEA (adindunen gizarte-boluntariotza). Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1995ean sortu zen. Bere helburu nagusia erretiratuen eta adindunen ekintzak sustatzea, programatzea, antolatzea, gauzatzea eta kontrolatzea da, kolektibo horren eta gizarte osoaren mesedetan, behartsuenei arreta ematea lehenetsita. Batez ere, Gipuzkoako Lurralde Historikoan egiten du lan.

SARTU GIZARTERATZE ELKARTEA (Araba). Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1988an sortu zen. Bere helburu nagusia da mendekotasun-, babesgabetasun-, desgaitasun-, pobrezia- eta gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen eta/edo taldeen gizarteratze eta/edo laneratze osoa lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea.

URIBE KOSTA ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1976an sortu zen. Bere helburu nagusia da adimen-desgaitasuna duten pertsonen eta beren familien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

ZUBIETXE ELKARTEA, gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonei zuzendua. Irabazi asmorik gabeko erakunde hau 1992an sortu zen. Bere helburu nagusia da gizarte-bazterketako egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea erraztea, horretarako aukerak eskainita pertsona bakoitzari, hiritartasun osoa eskuratu, eta bizi-kalitate hobea izan dezan. Batez ere, Bizkaiko Lurralde Historikoan egiten du lan.

BIZKAIKO HIESAREN KONTRAKO HERRITARREN BATZORDEA. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1987. urtean sortua, eta helburu nagusi dauka HIESa (GIB) prebenitzeko zenbait lan, horren inguruko ikerketa, eta fenomeno horretatik eratorriko giza-eraginak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau