Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Erabakia, CONFEBASK-i, horren kide diren erakundeei (ADEGI, CEBEK eta SEA) bere diru-laguntza zuzena ematekoa, 2014an, Enpresa Lehiakortasunerako Plana garatzeko. (2014-06-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-06-10

LABURPENA

CONFEBASK ELKARTEAREKIN ETA KIDE DIREN ERAKUNDEEKIN (ADEGI, CEBEK, SEA) 2014KO INDUSTRIALIZAZIO PLANA GARATZEKO EGINIKO HITZARMENA

Jaurlaritzak CONFEBASKekin eta kide diren erakundeekin (ADEGI, CEBEK eta SEA) lankidetzan aritzeko hitzarmen bat egitea baimendu du. Horri jarraiki, 680.802 euroko ditu-laguntza emango da 2014-2016 aldirako Industrializazio Planaren barruan 2014ko ekitaldian garatu beharreko proiektuak finantzatzeko.

Laguntza honela banatuko da:

- CONFEBASK, 231.173,00 €
- ADEGI, 165.150,00 €
- CEBEK, 184.434,00 €
- SEA, 100.045,00 €

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta CONFEBASKen eta kide diren erakundeen arteko Lankidetza Hitzarmenean, 2014-2016 aldirako Industrializazio Planaren esparruan, zehaztuko dira laguntzak kudeatuko dituen organoa, proiektuetarako diru-laguntzen epeak eta ordainketa-moduak, jarduera osagarriak eta aldaketak.

Plan horrek lehentasunezko bost helburu ditu: Enplegua, Inbertsioa, Berrikuntza, Nazioartekotzea eta Industrializazioa. Bai eta bi jarduera-ardatz ere: Enplegu Estrategia eta Suspertzea (4i estrategia). Hala, zailtasunak dituzten enpresak, Industria Aurreratua eta proiektu berriak lagunduko dira, testuinguru lehiakorrago bat bultzatuta. Gaur onartutako laguntzak lankidetza publiko-pribatuaren estrategia orokor honen parte dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan