Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Masterra egiteko eta indarkeria prebenitzeko eta gaiz sentsibilizatzeko proiektuentzako diru laguntzak. (2014-06-10(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 10

Ebazpena, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2014. urtean zehar diru-laguntzak emateko aukera arautu eta laguntza horietara biltzeko deia egiten duena.

Ebazpena, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzen deialdia egiten duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak irabazte asmorik gabeko erakunde, elkarte eta fundazioei emateko diru-laguntzen deialdia onartu du, emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo ekintza konkretuak gauza ditzaten, 2014. urtean zehar. Diru laguntzaren guztizko zenbatekoa 230.000 eurokoa da, eta proiektu eta erakunde bakoitzak 12.000 euro jasoko ditu, gehienez ere.

Honekin batera, emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate master ofiziala egiteko laguntzen deia egin da, zeina Deustuko Unibertsitatean emango baita, 2013-2014 ikasturtean. 27.291,60 euroko baliabide ekonomikoak daude honetarako, eta diru laguntza bakoitzak matrikularen %28a ordaintzeko balioko du, gehienez 1.819,44 euro.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau