Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, 188.000 euro bideratuko ditu 2014an udal funtzionarioak euskalduntzeko

2014.eko ekainak 09
  • Era berean, 33.270 euroko laguntza-deialdia egin dute hirigintza-ikastaroak eta praktikak egiteko enpresa eta erakundeetan.

Eusko Jaurlaritzak 188.000 euroko laguntza deialdia egin du, EAEko udalerriek eta mankomunitateek euskara-eskoletara hizkuntza-eskakizuna eskuratzeko joaten diren funtzionarioen ordezkapenak egiteko.

Zehazki, lurralde historikoen arabera, honela banatuko dute partida ekonomiko hau:

2014

 

EAEko udalak

183.000 euro

Araba

36.600 euro

Bizkaia

91.500 euro

Gipuzkoa

54.900 euro

Mankomunitateak

5.000 euro

Araba

1000 euro

Bizkaia

2.500 euro

Gipuzkoa

1.500 euro

TOTAL

188.000 euro

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ostean eskatu ahal izango dituzte EAEko udalerriek eta mankomunitateek laguntzok, seguruenik asteazkenean, ekainak 11.

Azken helburua  euskararen erabilera normalizatzea da udalerrietako erakunde publikoetan.

HIRIGINTZAKO IKASTAROAK ETA PRAKTIKAK

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak, IVAPen bidez, hiru beka deitu ditu Hirigintzako XXXIX. Ikastaroko matrikula ordaintzeko (Bilbon izango da ikastaro hau). Halaber, beste bi beka ere deitu ditu, helburu berberarekin, Donostian egingo den Hirigintzako XL. Ikastarorako.

Beka hauetako bakoitzak 2.674 euro izango ditu; hau da, ikastaroaren zenbatekoaren % 100. Hala, Jaurlaritzak 13.370 euro bideratuko ditu orotara hirigintzako ikastaro hauetara.

Eskabideak aurkezteko epea aurtengo irailaren 10ean bukatuko da. Laguntzok IVAPen mendeko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolaren egoitzan izapidetu ahal izango dira (Bilboko Errekalde zumarkalean), eskola horrek garatuko baititu bi ikastaroak.

Horrez gain, ikastarook gainditzen dituzten ikasleek (edota aurreko deialdietakoak gaindituta dauzkatenek), hirigintzaren alorrean 12 hilabeteko baino gehiagoko esperientzia ez badaukate, praktikak egin ahal izango dituzte lau hilabete inguruz (300 ordu) hainbat erakunde edo enpresatan.

IVAPek 19.900 euro bideratuko ditu praktikok garatzera. Eskaerak egiteko Bilboko Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Eskolaren egoitzara jo behar da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko