Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hiritartasun Digitalari buruzko Nazioarteko Batzarra

2010.eko maiatzak 21

Hezkuntza Sailak aurkeztu du Ziberbullyingaren aurrean Euskadiko Ikastetxeetan Jarduteko Protokoloaren zirriborroa. Ezaugarri horiekin Autonomia Erkidego batean egiten den lehenengo txostena da

 

Protokoloa baliagarria izango da Ziberbullying kasuak detektatzeko eta haien inguruan jarduteko gida bezala, eta irakasleengana eta ikasleen gurasoengana zuzenduko da. Gainera, dokumentuak ohartarazten du adingabeen jokabidearen “adierazle” batzuen inguruan, hots, pairatzen duten jazarpenari buruzko susmoak pizten dituzten adierazle batzuen inguruan.

 

Euskadi izango da ziberbullyingaren aurrean Ikastetxeetan Jarduteko Protokolo bat izango duen lehenengo Autonomia Erkidegoa. Jazarpen zibernetikoa detektatzeko egin behar diren urratsak eta egoera horietan hartu beharreko neurriak definitzen dituen tresna bat da.

 

Dokumentua, zirriborro fasean, gaur goizean aurkeztu da Hiritartasun Digitalaren I. Nazioarteko Batzarrean, Donostiako Kursaal jauregian. Aurkezleak izan dira Paco Luna, Hezkuntza Ebaluazioaren eta Ikerketaren Euskal Institutuaren Zuzendaria, eta Rosario del Rey, LAECOVI, EMICI eta Kordobako Unibertsitateko Psikologia saileko kidea.

 

Paco de Lunak azaldu du ziberbullyingak bere ezaugarri propioak dituela, bullying tradizionalen aldean, eta horren eraginez “konplikatuagoak direla beraren detekzioa, azterketa eta horri lotutako jarduerak”. Horregatik sortu da protokolo hau, beraren bidez iradokizunak eskaintzen baitira “egoera horietan zer egin daitekeen jakiteko eta egoera horiek deskubritzeko gai izateko”. Jazarpenaren detekzioa fenomeno honen alderdi konplexuenetako bat da, Hezkuntza Ebaluazioaren eta Ikerketaren euskal Institutuaren zuzendariaren arabera. Izan ere, bullying tradizionalaren kasuan badira “erraz eskura” daitezkeen informazio-iturri batzuk; ziberbullyingaren kasuan, aldiz, “konplikatuagoa da jazarpen hori gertatzen dela antzematea”. Gaur aurkeztu den dokumentuak azaltzen du “zer egiten dugun eta zer-nolako tresna teknologikoak erabil ditzakegun” kasu hauetan.

 

Protokoloa datozen asteotan bidaliko zaie alor horretako aholkulariei, haiekin “testatzeko”. Era horretan, baloratu ahal izango da eta alor horretako pertsona adituen iritziak ezagutu, behin betiko protokoloa lantzeari begira.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan