Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Mendetasunen Legearen eta Fundazioen Legearen aurreproiektuak «oso aurreratuta» daudela

2014-06-10

Mendetasunen Legearen eta Fundazioen Legearen aurreproiektuak izan dituzte hizpide gaur goizeko Gobernu Kontseiluan. Bi aurreproiektuok «oso aurreratuta» daude, eta, aurreikusten denez, 2014ko bigarren seihilekoan onartuko dira.

Gaur egun, Fundazioen Legearen aurreproiektua kontsulta publikoko fasean dago, eta fundazioak arautzeko «esparru juridikoa eguneratzea eta modernizatzea» du helburu. Berritasunen artean, hauek nabarmentzen dira: izendapenen eta kargu-uzteen berri eman behar izatea, eta urtearen itxieran kontuak aurkeztea. Bestela, beren erregistroa itxiko litzateke. Gizon-emakumeen arteko berdintasunari buruzko Legea bete beharko dute, eta online prozedurak baliatu. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, hain zuzen ere, gai honen titularrak azaldu duenez, Fundazioen Euskal Kontseilua eratuko da, aholkularitzarako organo elkargokide gisa.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek, bestalde, Mendetasunen Legearen aurreproiektuaren gakoak azaldu ditu. Prebentzioaren, adingabekoen, substantziarik gabeko mendetasunen (esaterako, jokoa) eta zigarreta elektronikoen arloetan sakonduko du.     «Zigarreta elektronikoa tabakoa bezalakoa da», esan du Darpónek; beraz, ezingo da halakorik erre ez tabernetan, ez Tabakoaren Kontrako Legeak zehaztutako lekuetan. «Aurreko legea eguneratu nahi da, gizarte-errealitate berriari erreparatuta», ziurtatu du sailburuak.

Bestetik, Eusko Jaurlaritzak 36 milioi euro bideratuko ditu Lanbiden izena eman duten 15.000 lagun laneratzeko prestakuntza-programak finantzatzeko. Enplegu Planean sartutako ekimen bat da, eta enpresetan prestakuntza praktikoa egiteko, prestakuntza berritzailerako eta zailtasunak dituzten taldeei egokitutako prestakuntzarako proiektuak finantzatuko ditu.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.06.10)

 

 

Iruzkin bat
  • @mintxuleon
    2014-06-10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CONSEJO GOBIERNO] Gobierno da a conocer los Anteproyectos de Ley de Adicciones y Fundaciones en fase muy avanzada ➡ http://t.…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)