Berriak
Eu

Urumea arroan uholdeei aurre egiteko erakunde arteko batzordearen bederatzigarren bilera egin da

2014.eko ekainak 09
  • Eusko Jaurlaritzak —URAren bitartez— eta Donostiako Udalak lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute “Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua”n aurreikusten diren lanak egiteko. Hitzarmen horrek erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituenak ezartzen ditu: Udalak URAri eskura emango dizkio lurrak non URAk proiektuan islatzen diren ur-goraldiei aurre egiteko lanak egingo dituen. (34 milioi euro eta 42 hilabete) Donostiako Udalak bi ekaitz tanke exekutatuko ditu, guztira 4.000.000 euroko inbertsioa eginez.
  • Oraingo batzar honetan aztertutako lanak: ETSko zubiaren ordezkatzea, Martuteneko proiektua,  Karabeleko Zubia eta aurreko hiruhilabetean Urumean eginiko mantentze lanak.
  • Erakundeen arteko batzarrak berretsi du adostutako neurriak aurrera eramateko konpromisoa, ur goraldien kudeaketa eraginkorra lortzeko.

09.06.2014. DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN. Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen zortzigarren bilera egin da. Bertan hurrengoek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako ordezkariak eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritza. Horiekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon da.

Eusko Jaurlaritzak —URAren bitartez— eta Donostiako Udalak, Urumeako Batzordearen 9. Batzar honetan, lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dute “Donostiako Martutene auzoan Urumea ibaia uholdeetatik babesteko proiektua”n aurreikusten diren lanak egiteko. Hitzarmen horrek erakunde bakoitzak bere gain hartzen dituenak ezartzen ditu: Udalak URAri eskura emango dizkio lurrak non URAk proiektuan islatzen diren ur-goraldiei aurre egiteko lanak egingo dituen. Proiektuak aurrera egiteko bete beharreko izapide administratiboak aurrera doaz: informazio publikoaren izapidea bukatuta, ingurumen izapidetzea abian da, behin-betiko onespena jasotze aldera. Hitzarmena sinatu eta gero, lanon esleitzea 2014ko udan egitea aurreikusten da, eta lanak abian izatea 2014ko azken hiruhilabetean.

Halaber, Urumean ur-goraldien arriskua murrizteko abian diren beste ekimenak era aztertu dira. Hauen artean azpimagarriak:

  • URAk aurreko hiruhilabetean Urumean eginiko ibilguen mantentze lanen txostena aurkeztu du.
  • ETS-Loiolako zubiari dagokionez, jakinarazi da datorren ekainaren 21ean zubi berri irekiko dela eta datorren ekainaren 23an Añarbeko zubia desmantelatzeari ekingo zaiola, egun trenak erabiltzen duena. Zubiaren behin-betiko eraisketa uztailaren erdialdera hastea aurreikusten da.
  • Karabeleko zubiari dagokionez, lanen egoera zein den azaldu da, eta ekainaren erdialde edota bukaerarantz zubiari forma emango dion estruktura jarriko dela azaldu da. Behin estruktura jarrita, ordezkatutako zubiarekin batera  aldatu behar izan diren zerbitzuak berjarri, urbanizazioa eta inguruaren egokitzeari ekin zaiola azaldu da. Irailean zubi berria ireki eta zaharra eraitsiko da.

Batzorde honek 2014ko irailaren 8an egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean ospatuko da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeek, elkarlanean arituko dira gainontzeko lanak aurrera eraman aldera.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)