Berriak
Eu

Urrats txiki baina etengabekoen garrantzia berretsi du Emakundek arlo ezberdinetako entitate eta erakundeekin

2014.eko ekainak 26

Gaur goizean XI. Berdintasun gunearen prestakuntza mintegia ospatu du Emakundek Bilbon. Era askotako erakunde eta entitate ezberdinak bildu ditu azaroan ospatuko den gunearen xehetasunak azaltzeko, eta bertan hausnarketa egin da “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa” leloaren inguruan. Gunearen helburua erakunde publiko eta pribatuek berdintasuna lortzeko egiten dituzten hainbat ekimen batzea da, indar metaketa bat egitea.

Goizeko jardunaldian bi ponentzia aurkeztu dira. Alde batetik, María Antonia Moreno Lameza irakasle eta Asturiaseko irakasleen hezkidetzako hezitzaileak “Benetan, berdinak al gara?” ponentzia aurkeztu du. Ondoren, Fernando Oregik, OREBE aholkularitzako arduradunak, “Egunerokotasunaren urrats txikien bide luzea berdintasunerantz” ponentzia aurkeztu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)