Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapia Eskoziara joango da energiaren arloko Euskadiko enpresak sustatzera

2014.eko ekainak 07

 

  • Euskadiko enpresekin eta Energiaren Klusterrarekin izango da Global Offshore Wind azokan

 

  • Energiaren, Enpresen eta Turismoaren Eskoziako ministroarekin bilduko da, herrialde hartako energia-politika ezagutzeko eta Euskadiko enpresek Eskozian dituzten aukerak aztertzeko

 

  • Iberdrolak Glasgowen dituen parke eoliko nagusiak bisitatuko ditu

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia Eskoziara joango da datorren astean energia-politikaz arduratzen den taldearekin, Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloarekin, Energiako zuzendari Javier Zarraonandiarekin eta Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusi Pilar Urrutikoetxearekin batera.

 Bi eguneko bidaia egingo dute ekainaren 11n eta 12an, Glasgoweko Global Offshore Wind azokara joateko, Euskadiko enpresa kopuru nabarmen baten ordezkariak eta Energiaren Klusterrak parte hartuko dutelako.

 Asteazkenean, hilaren 11n, goizean, Arantza Tapiak azokarako prestatu duten Basque Country standa inauguratuko du, eta bertara ordezkariak bidali dituzten enpresekin bilduko da.*

 Arratsaldean, Eusko Jaurlaritzako ea EEEko ordezkariak Iberdrolak Whitelee-n (Glasgoweko hegoaldean) dituen instalazioetara joango dira. Iberdrolaren planta eolikorik handiena da, eta Europako garrantzitsuenetako bat, baita Middelton parke eolikoa ere. Azken horrek elektrizitatez hornitzen ditu inguruko 6.800 etxebizitza.

 Ostegunean, hilak 12, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saileko ordezkariak Edinburgora joango dira, eta  Fergus Ewing Energiaren, Enpresen eta Turismoaren ministroarekin lan-bazkaria egingo dute. Bileran, Eskoziako Gobernuak bultzatutako energia-politikak aztertuko dituzte, 2020an lurraldean kontsumitzen duten elektrizitate osoa energia-iturri berriztagarrien bidez lortu nahi baitu.

 

*Global Offshore Wind azoka

 Global Offshore Wind azokan Basque Country izeneko espazioa izango da, eta azokak Euskadiko hainbat enpresen standak bilduko ditu, Iberdrola, Ingeteam, Idom, Arteche, Ormazabal, Sener, Ulma Forja eta Gamesa.

 Renewable UK energia berriztagarriak garatzeko Erresuma Batuko elkartzeak bi urtetik behin antolatzen duen GOW azoka, offshore energia eolikoaren gainean herrialde horretan egiten den handiena, oso garrantzitsua da sektorerako merkatu erakargarrienetako batean egiten dutelako.

 Negozio-aukerak nahiko handiak dira, Erresuma Batuak 180 bilioi euro inguru inbertituko dituelako energia-iturri horretan datozen 30 urteetan, eta bazkideak beharko dituelako 2020an 18 GWko helburura iristeko.

 

 

KOMUNIKABIDEENTZAT OHARRA

 IREKIA-k zabalik eta eskura izango du komunikabide guztientzat, sailburuaren agendan azpimarratu diren une garrantzitsuenen informazioa, audioa eta irudiak.

 Informazio gehiago nahi izanez gero:

 683 774050 (Larraitz Gezala)

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2014.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    "Arantza Tapia viajará a Escocia para promocionar a la empresa vasca en el ámbito de la energía" http://t.co/J9bVdPjXGd

Komunikabideek behera kargatzeko