Berriak Osasuna
Eu

Euskal erakundeek gizarte sektore ahulenei zuzendutako estrategia soziosanitario berria diseinatu dute

2014.eko ekainak 09

 

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko eta Enplegu eta Gizarte Politikako Sailetako, hiru foru-aldundietako eta EUDELeko ordezkariek ildo estrategiko soziosanitarioak aurkeztu dituzte Gasteizen, gizartearen eta osasunaren munduko 300 arduradun baino gehiagoren aurrean. Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua osatzen dute guztiek. 

Gaur goizean eman dute ezagutzera, Gasteizko Europa jauregian, estrategia soziosanitario berriaren filosofia, helburuak eta ekintzak jasotzen dituen dokumentua. Hurrengoek egin dute dokumentuaren aurkezpena: Jon Darpón Osasuneko sailburuak, Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak, Marta Alaña Arabako Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak, Pilar Ardantza Bizkaiko Gizarte Ekintzako diputatuak, Txelo Pérez Gipuzkoako Ezinduen eta Desgaituen Laguntzako zuzendariak eta Ibone Bengoetxea Euskal Udalerrien Elkarte EUDELeko lehendakariak.

Erakundeok indarrak batu dituzte, osasunarentzat erabakigarriak diren gizarte-errealitate eta -aldaketei erantzungo dien estrategia soziosanitarioa osatzeko. Goizeko aurkezpenean adierazi bezala, gaur egungo egoerak ikuspegi integrala eskatzen du, pertsonen beharrak eta beren bizitza-kalitatea ardatz izango dituena, eta hertsiki osasunarekin lotutakoaz harago joango dena.

Jardunaldiak egungo demografia-aldaketen inguruko gogoeta egiteko bide eman du. Aldaketok biztanleriaren piramidearen osaketan adierazten dira; hala, datuon arabera, 65 urtetik gorako biztanleen kopuruak 17 urte edo gutxiago dituztenena gainditzen du (hurrenez hurren, biztanleriaren % 19,54 eta % 16,11 osatzen dute); era berean, heriotzen kopurua jaiotzena baino handiagoa dela egiazta dezakegu. Horiei familia-egituretan gertatzen ari den aldaketa gehitu behar diegu. Izan ere, etengabe areagotzen ari da seme-alabarik ez duten familien edo bakarrik bizi diren adinekoen kopurua.

Horiek horrela, eta alde batera utzita bizi dugun krisiaren egiturazko efektuak, erakunde arteko lankidetza eta koordinazioa jo behar dira lehentasunezkotzat.

Horretarako, arreta soziosanitarioaren eredu berriak pertsona du ardatz nagusi, eta osasun- eta gizarte-zerbitzuak koordinatzeko printzipioan oinarritzen da, osasuna politika guztien zati baita.Ikuspegi berri horren bidez, beharrezko zerbitzuak eta prestazioak eraginkortasunez eta modu koordinatuan antolatu ahalko dira. Eta, hain zuzen ere, ikuspuntu hori bat dator Osasuneko eta Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuek, Eusko Legebiltzarrean, legegintzaldi honetarako aurkeztu dituzten alor soziosanitarioko ildo orokorrekin.

Erakunde-ordezkariek arreta soziosanitarioa pertsonen benetako beharretara egokitzeko beharrezkoak diren alderdi guztiei heldu diete, gizarte edo osasunaren alorrean kokatzen diren gorabehera.

 

LEHEN URRATSAK

Ildo estrategikoak aurrera eramateko, araudia garatu beharra dago, erakunde arteko esparruaren moduko zerbitzu soziosanitarioen zorroa sortze aldera; horren barruan, besteak beste, baliabideen finantzazioa barne hartu beharko da.

Era horretan, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluko ordezkari guztiek adierazi dute nahitaezkoa dela gizarte eta osasuneko eragileen arteko komunikazioa arina eta egonkorra izatea. Eredu hori garatzeko oinarrizkotzat hartu diren alderdien artean bi nabarmendu behar dira: alde batetik, historial soziosanitarioa, eragile guztientzat eskuragarri egongo dena, eta, bestetik, lehen arreta soziosanitarioko taldeak, udaletako oinarrizko gizarte-langileek eta osasuneko lehen arretako taldeek osatuko dituztenak.

Adierazi dutenez, pauso horiek guztiak ezinbestekoak dira arreta soziosanitarioa eman ahal izateko arrisku-taldeetan dauden pertsona ahulenei, besteak beste, hauei: buru-nahasmenduak dituzten pertsonak, mendekotasun-egoeran daudenak, desgaitasunak dituztenak, bazterketa- edo babesgabetasun-egoeran edo -arriskuak daudenak, behar bereziak dituzten haurrak eta ohikoak ez diren gaixotasunak dituztenak. Talde horien kasuan, ildo estrategikoek hainbat ekintza espezifiko garatuko dituzte.

Azkenik, esparru berriaren barruan ikerketa eta berrikuntza soziosanitarioak izan behar duten eginkizuna nabarmendu dute. Alor horien etengabeko garapena dela medio, egungo errealitatea kontuan hartuta egokiak diren erantzunak bilatu eta eskaini beharrean gaude.

 

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainak 9

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @kzsoraluze
    2014.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @KZguneaTIC: Euskal erakundeek gizarte sektore ahulenei zuzendutako estrategia soziosanitario berria diseinatu dute http://t.co/3WIyy6WB

  • @KZguneaTIC
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskal erakundeek gizarte sektore ahulenei zuzendutako estrategia soziosanitario berria diseinatu dute http://t.co/3WIyy6WB5l

  • @caritas_bizkaia
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Las instituciones vascas trazan una nueva estrategia sociosanitaria orientada a sectores vunerables http://t.co/4xBQA2YFhj

  • @caritas_bizkaia
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Euskal erakundeek gizarte sektore ahulenei zuzendutako estrategia soziosanitario berria. http://t.co/9wYBOG8YHA

  • @vldani
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @BetionEJGV: Euskal erakundeek gizarte sektore ahulenei zuzendutako estrategia soziosanitario berria. http://t.co/9wYBOG8YHA

  • @AnaUrrutiab
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Las instituciones vascas trazan una nueva estrategia sociosanitaria orientada a los sectores más vulnerables y f... http://t.co/YSMyKBa778

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    Las Instituciones vascas lanzan una estrategia orientada a los sectores más vulnerables de la sociedad http://t.co/74CtjhgXc1

  • @InfocomS
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @MatiaFundazioa: RT @BetionEJGV "Las instituciones vascas trazan una nueva estrategia sociosanitaria orientada a sectores vunerables" h…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)