Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Burdinbidearen Euskal Museoak uda bukatu arte 83 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu

2014.eko ekainak 06

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoak (Azpeitia) uda bukatu arte 83 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu.

Bihar larunbata ekainaren 9a eta igandea irailaren 21era bitartean, biak barne, Burdinbidearen Euskal Museoak guztira 83 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu, 51 lurrunezko trakzioarekin eta beste 32 diesel trakzioarekin.

Alde batetik, lurrunezko trenak larunbat, igande, eta jaiegunetan ibiliko dira Azpeitiko Museotik ondorengo irteera ordutegiarekin:

Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Diesel trenak abuztuan ibiliko dira asteartetik ostiralera lanegunetan, ondorego ordutegiarekin:

Goizetan: 12:30ean.
• Arratsaldeetan: 18:00etan.

Horrekin, abuztuan zehar udako zirkulazio kopururik handiena pilatuko da, 48 guztira, horietatik 16 lurrunezko trakziokoak izango dira eta 32 diesel trakziozkoak.

Udako garaian zehar “Trevor Rowe Euskadin” Erakusketa irekita egongo da. Erakusketa hau joan den maiatzaren 18an jarri zen abian bertan Rowe britainiarren 32 argazkirik hoberenak egongo dira. Burdinbidearen Euskal Museoak duela gutxi bilduma hau erosi zuen.

Balio handiko argazki historikoak dira Trevor Rowek 1952 eta 1968 urteen artean iberiar penintsulan ateratakoak. Denis Trevor Rowe trenbide zalerik aipagarrienetariko bat da eta Britainia Handiko tren argazkilaria. Trenbideari dion pasioak planeta erditik zehar ibiltzera eraman du antzinako lurrunezko tren-makinak, bide estuko trenik berezienak eta antzinako tranbiak betiere bilatzen.

Bere bidaien emaitza zenbait argitalpenetan gauzatuta geratu da, hala nola ondorengo argitalpenetan, European narrow gauge steam, Railway holidays in Spain, Railways of South America, Narrow gauge railways of Spain, edo Spain & Portugal railways, horietan guztietan bere argazkiak agertzen dira. Nahiz eta horietako zenbait argazki aukeran nahikoa eta gehiegi ezagunak diren historialarientzako eta trenbideen zaleentzako, bilduma hori osatzen duten irudien zati on bat erabat argitaragabeak dira.

Horrez gain, Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Halaber, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa.

Gaur egun, Museoko instalazioen irekiera ordutegia ondorengo hau da:

• Asteartetik ostiralera lanegunetan: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
• Larunbatak: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era
• Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77.
• Faxa: 943 15 07 46.
• Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.es.
• web gunea: www.bemfundazioa.org.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @culturadetren
    2014.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    Hasta finales de septiembre, el Museo Vasco del Ferrocarril pondrá en circulación 83 trenes históricos http://t.co/idVX5zf8pB

  • @euskadireceptio
    2014.eko ekainak 06

    Comentario de Twitter:
    El Museo Vasco del Ferrocarril pondrá en circulación 83 trenes históricos hasta la finalización del verano http://t.co/oeigNTD8gm #Euskadi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)