Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak herritarren galderak Whatsapp bidez erantzungo ditu

2014.eko ekainak 06

• Herritarrei erantzuteko aplikazio ospetsua erabiliko duen lehen autonomia-erkidegoa izango da Euskadi. Herritarrak artatzeko erabiltzen dituen zerbitzuei gehituko zaie, hau da, online zerbitzuari, 012 telefonoari eta hiriburuetako bulegoei.
• Gainera, Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat sortuko du online zerbitzuetarak sarbidea emateko, eta herritarrek parte hartzeko eta politika publikoak balioztatzeko web atari bat sortuko du.
• 2016an Euskadiko Herri Administrazioan sartzen den dokumentazio guztia digitala izango da.

Josu Erkoreka Justizia eta Herri Administrazio sailburuak berrikuntza publikoaren arloko Eusko Jaurlaritzaren 2016rako estrategia aurkeztu du gaur goizean. Aurkezpenean, Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendaria eta Christian Bason Danimarkako Gobernuaren Politika Publikoen Berrikuntza Laborategi Mindlabeko zuzendaria ere izan dira.

Gainera, gaur, Eusko Jaurlaritzako kideek hainbat bilera eta mintegi egingo dituzte Christian Basonekin, politika publikoen arloan berrikuntza eta gardentasuna aplikatzeari buruzkoak.

2016KO BERRIKUNTZA PUBLIKOAREN ESTRATEGIA

Eusko Jaurlaritzak berrikuntza publikoari buruzko estrategia bat diseinatu du. 6 jarduera ardatz, 28 proiektu zehatz eta 46 ekintza ditu, eta 2016 urterako landuko eta balioetsiko da.

Honako hauek dira 6 jarduera ardatzak:

• Gardentasuna eta gobernu ona.
• Herritarrekiko interakzioa.
• Antolakuntza-egokitzapena.
• Kudeaketa hobetzea.
• Administrazio elektronikoa.
• Berrikuntza gobernuaren eta herritarren arteko sorrera erabiliz.

28 proiektuen eta 46 ekintzen artean, nabarmentzekoa da Eusko Jaurlaritzak telefono mugikorrak eta tabletak erabiliko dituela herritarrei erantzuteko eta haiekin komunikatzeko tresna moduan, hurbilekoak, azkarrak eta eraginkorrak direlako. Horrenbestez:

• Eusko Jaurlaritza Whatsapp aplikazioa erabiltzen hasiko da herritarren zalantzak eta galderak erantzuteko. Ondorioz, Euskadi herritarrekin komunikatzeko aplikazio hori erabiltzen duen lehen autonomia erkidegoa izango da.
• Eusko Jaurlaritzak mugikorretarako aplikazio bat sortuko du, herritarrak telefono mugikorraren bitartez sarean dauden zerbitzu publikoetan sartu ahal izateko.
• Eusko Jaurlaritzak orain online edo bulegoetara joanda soilik egin daitezkeen izapideak telefono bidez egiteko aukera emango du.

Gainera, berrikuntza publikoko estrategiaren bidez, Eusko Jaurlaritzak herritarrei arreta emateko Zuzenean zerbitzua indartuko du. Duela bost urte sortu zuen arren, dagoeneko hamar erabiltzailetatik zortzik oso pozgarritzat jotzen dute jasotako arreta.

2014ko hilabete hauetan, zerbitzuaren bidez 369.477 kontsulta erantzun dira, hau da, egunean 3.639 inguru. Zuzenean zerbitzuak hiru motatako arreta ematen du, Internet bidezkoa, telefono bidezkoa eta zuzenekoa, Euskadiko hiru hiriburuetan dituen bulegoetan.

Berrikuntza publikoko estrategiak biltzen duen beste erronketako bat da 2016rako papera desagerraraziko dela Herri Administrazioaren kudeaketan eta izapideetan:

• Eusko Jaurlaritzak ez du paperik sartuko Administrazioan. 2016an, Euskadiko Herri Administrazioan sartzen den dokumentazio guztiak digitala izan beharko du. Administrazioan artatzen diren herritarrek dokumentuak paperez eman arren, dokumentuak eskaneatu egingo dira eta paperak izapideak egiten dituztenei itzuliko zaizkie.
• Herritarrek administrazioan egin ditzaketen izapide guztiak online egiteko aukera emango du Eusko Jaurlaritzak.

GARDENTASUNA ETA PARTE HARTZEA

Eusko Jaurlaritzaren berrikuntza publikoko estrategiaren beste helburuetako bat gardentasuna eta herritarren partaidetza eta lankidetza handitzea da. Horretarako, Jaurlaritzak parte hartzeko web ataria sortuko du, herritarrei politika publikoak balioztatzeko aukera emateko.

Gainera, Jaurlaritzak gobernantzaren arloko Europar Batasuneko 25 eskualde onenen zerrendan sartu nahi du, eta bide horretan dago, estatuko lehena baita.

50 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @kzsoraluze
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @KZguneaTIC: Eusko Jaurlaritzak herritarren galderak Whatsapp bidez erantzungo ditu http://t.co/awL4zFsad2 @Irekia

  • @XavierMarcet
    2014.eko ekainak 24

    Comentario de Twitter:
    Estrategia innovación pública, gobierno vasco http://t.co/CQOAKl86sj via @ConsorciAOC

  • @josepmrodes
    2014.eko ekainak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del Whatsapp http://t.co/2m14tcV5cK

  • 2014.eko ekainak 12

    Estimado "Herri Administrazioa eta Justizia", gracias por la respuesta a mi comentario anterior.
    Un sólo detalle que la ciudadanía agradece, es la identificación del interlocutor.
    En este caso, yo personalmente me he identificado como persona física lo que compromete mi opinión e iniciativa.
    En la respuesta quien responde es un ¿"departamento"?.
    Creo que si queremos fomentar la participación ciudadana a través de estos canales deberemos de hablar de persona a persona, un ciudadano firma, una persona responsable responde y firma.
    En todo caso, el primer paso está dado, ya tenemos el canal, la intención y esto puede empezar a funcionar. Lo mejoraremos sobre la marcha.

  • Herri Administrazioa eta Justizia
    2014.eko ekainak 12

    Estimado Venan Llona,

    Efectivamente, el Gobierno vasco contempla en su Plan Innovación Pública 2014-2016 el acceso de la ciudadanía a los servicios públicos digitales independientemente del sistema operativo que utilicen, navegador o dispositivo.

    El Gobierno Vasco cuenta con SALE (Software Askea Libre Euskadin) para liderar las actuaciones en materia de software libre del Gobierno vasco a nivel interno (departamentos y organismos) y externo. Es una iniciativa enmarcada dentro de su apuesta en favor del desarrollo de las tecnologías libres. En línea con otros proyectos del Gobierno, SALE pretende ser un nexo de unión entre los agentes sociales y la Administración, fomentando la participación y la transparencia.

    En este sentido, mediante el Decreto para la apertura y reutilización de las aplicaciones informáticas de las administraciones públicas, el Gobierno promueve la apertura y reutilización de aplicaciones. Adicionalmente, se impulsa la apertura de datos a través de Opendata.

    Finalmente, el Plan de Innovación Pública, propone la incorporación progresiva (previo análisis) de nuevos canales de interacción con la ciudadanía (redes sociales y otras plataformas), para estar allá donde la ciudadanía ya está. Para garantizar el acceso, el servicio de atención ciudadana ofrece ya canales como el de atención presencial, telefónica o vía web.

    Gracias por su participación y un saludo.

  • Irekia
    2014.eko ekainak 12

    Estimado Mikel:
    Ya está subsanado el problema técnico reportado y pasado a producción.
    Muchas gracias por la colaboración.
    Un saludo.

  • @inaki_agirre
    2014.eko ekainak 11

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consulta... http://t.co/E4jBhESOJ2 via @PIPEJGV | http://t.co/bkXZi7kZpi

  • @renovanorte
    2014.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El #GobiernoVasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del #Whatsapp; http://t.co/UL7Y8rqVM4 #innovaciónpública

  • @eValdezate
    2014.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Grupo_MCG: Objetivo 2016 de @Irekia: Desaparición del papel en Gestión y Tramitación de la Administración Pública http://t.co/kELEb0WqTc

  • @Inveslan
    2014.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @EuskalValley: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del #Whatsapp http://t.co/vLoVjdz93l

  • @EuskalValley
    2014.eko ekainak 10

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del #Whatsapp http://t.co/vLoVjdz93l

  • @devegape
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @MauricioTexcoco: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.…

  • @iapem
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @MauricioTexcoco: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.…

  • @MauricioTexcoco
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/I33T2c2Awt @iapem

  • @ascenmoro
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @oscarcortes: Euskadi renueva su compromiso con la innovación pública http://t.co/8rgr8PiXXI vía @IratxePikaza @ffranrojas c.c.@macpetri…

  • 2014.eko ekainak 09

    Uno de los objetivos es (cito): "Promover la inclusión digital de la ciudadanía, de forma que todas las personas puedan acceder con equidad a los servicios públicos digitales." Quisiera saber si en en plan se incluye la obligatoriedad de respetar estándares universales que permitan a los usuarios el acceso independientemente del sistema operativo que utilicen, navegador o dispositivo. Gracias de antemano por la respuesta.

  • @NrGob
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consulta... http://t.co/2iMf62wLL3 | http://t.co/2Cz3frT9na

  • @mikel_uriguen
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/2Vc9rHGtzB @Irek…

  • @J_F_Perez
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/2Vc9rHGtzB @Irek…

  • @Rakelgola
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/2Vc9rHGtzB @Irek…

  • @BegoPalmou
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @PIPEJGV: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/2Vc9rHGtzB @Irek…

  • @agirregabiria
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del 'Whatsapp' - http://t.co/o9jW6SyMra

  • 2014.eko ekainak 08

    Creo que no funciona el código para incrustar el vídeo. Saludos

  • @CommuInsurance
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    R"@agirregabiria: El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/KHmeO6wBEm"

  • @agirregabiria
    2014.eko ekainak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco informará y responderá a las consultas de la ciudadanía a través del "Whatsapp" http://t.co/TxLPevzC7a

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Christian Bason, Director del MindLab, el laboratorio de innovación en políticas públicas, del Gobierno de Dinamarca