Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak 400.000 euro inbertituko ditu presoei zuzendutako gizarteratze eta lan munduratze proiektuetarako

2014.eko ekainak 08

• Diru-laguntzen deialdi honetara aurkezten diren proiektuek gai hauen ingurukoak izan behar dute: drogen mende dauden pertsonek mendekotasuna gainditzea, lan-trebakuntza eta lan-orientazioa, irtenaldi programatuak, etab.
• Presoen gizataldearen benetako gizarteratze efektiboa helburu duten irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntza deialdia da.
• Azken helburua da presoek izatea beren bizitza bideratzeko eta gizarteratzeko aukera, espetxetik irteten direnean.

Eusko Jaurlaritzak 400.000€ko laguntzen deialdia egin du presoei zuzendutako gizarteratze eta lan-munduratze proiektuak abian jartzeko euskal espetxeetan. Presoen gizataldearen benetako gizarteratze efektiboa helburu duten irabazi-asmorik gabeko, legez eratutako eta egoitza fiskala zein soziala EAEn duten erakundeentzako laguntzak dira.

Gai hauekin lotutako programek izango dute laguntza jasotzeko aukera:

• Irteera programatuak.
• Egoitza- eta ostatu-baliabideak.
• Drogen mende dauden pertsonek mendekotasuna gainditzeko baliabideak.
• Prestakuntza-zentroak.
• Lanerako orientazio- eta laguntze-zentroak.

Proiektu bakoitzak gehienez ere 60.000 euroko diru-laguntza jasoko du, laguntza hauen ahalik eta banaketa zabalena egiteko helburuaz. Aurtengo uztailaren 14ra arte egongo da zabalik deialdia, eta parte hartu nahi duten erakundeek berariaz atondutako baliabide elektronikoen bidez eman beharko dute izena www.euskadi.net webgunean.

HELBURUAK

Jaurlaritzaren helburu nagusia da espetxe-zerbitzuak eta berriz hezteko eta gizarteratzeko programak hobetzen laguntzea. Labur esanda, kontua da presoek izatea beren bizitza bideratzeko eta erabat gizarteratzeko aukera, espetxetik irteten direnean.

2000. urteaz geroztik ari da Eusko Jaurlaritza honelako proiektuak diruz laguntzen. Hori dela eta, presoen gizarteratzea sustatzeko bidean ezin eztabaidatuzko balioa duen tresna bihurtu da diru-laguntzen deialdi hau.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)