Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Berrikuntza Plan bat onartuko du, “zerbitzu publiko elektronikoen erabateko garapena” lortzeko legegintzaldiaren amaieran

2010.eko maiatzak 20

Irekia, Open data eta sinadura elektronikoa, euskal administrazioaren aurrerapen nagusiak e-Gobernuaren eremuan

Idoia Mendia Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu du Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua, euskal administrazioaren “gardentasuna” handitzeko, horren bitartez “demokrazia hobetzeko”; izatez, Jaurlaritza Berrikuntza Plan bat diseinatzen ari da herri administrazioaren baitan. “Administrazio elektronikoan aurrera egiten jarraitzeaz gain, gure asmoa demokrazian sakontzea ere bada, teknologia berriak baliatuz”, adierazi du Mendiak Batzarraren hasierako saioan; Batzarra Bilboko Euskalduna Jauregian egiten da, gaur goizetik aurrera. Mendiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak “borondate irmoa du bere jardueretan gardena izateko”, eta, hortaz, “Jaurlaritzaren jarduna ezagutzea eta baloratzea ahalbidetzen duen” informazio guztia jartzen du hiritarren eskuetan. Horren adibidea da. Legegintzaldiko Egutegia eta Jaurlaritzaren Plan eta jarduera esanguratsuen Egutegia argitaratu direla eta Irekian kontsulta daitezkeela”, gaineratu du.

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honen horizontean kokatzen du “zerbitzu publiko elektronikoen erabateko garapenaren” lorpena; horri begira, Jaurlaritzak Berrikuntza Plan bat du, “administrazio eta demokrazia elektronikoen garapenean aurrera egiteko beharrezkoak diren proiektu eta neurri guztiak ordenatu eta lehenesteko”. Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazio sailburuak azaldu duenez, Jaurlaritza zenbait urrats egin ditu jadanik administrazio elektronikoa bultzatzeko ekimen horren baitan, hala nola parte-hartzerako eta gardentasunerako Irekia ataria abian jartzea, ataria, edo sinadura elektronikoa duten txartel berrien banaketa, aurtengo maiatzean, Euskadiko herri administrazioan lan egiten duten pertsona guztiei. Mendiak azpimarratu duenez, “gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza” Eusko Jaurlaritzatik “irmotasunez” bultzatzen ari diren printzipioak dira , Patxi López Lehendakariak gidatuta. Horren adibidea da Legegintzaldiko Egutegia eta Jaurlaritzaren Plan eta jarduera esanguratsuen Egutegia argitaratu direla eta Irekian kontsulta daitezkeela, gaineratu du.

Idoia Mendia Euskadiko Justizia eta Herri Administrazio sailburuak batzarraren hasierako ekitaldian parte hatu du gaur goizean. Bertan, Europako 200 udal baino gehiagotik etorritako 300 udal ordezkari bildu dira gaur, Bilbon, e-Gobernuaren, hiritarren parte-hartzearen, antolakuntzaren eta inklusioaren eremuan izan dituzten aurrerapenak aztertzeko. Idoia Mendiarekin batera izan dira Jokin Bildarratz Eudeleko presidentea, Frédéric Vallie Europako Udalerri eta Erregioen Kontseiluaren idazkari nagusia, eta Javier Ossandon ELANET europar Sarearen presidentea.

Justizia eta Herri Administrazio sailburuaren esanetan, konbentzituta dago “IKTek nabarmenki bizkortu ditzaketela hiritarren, herri administrazioen eta gobernuen arteko harremanak, bai zerbitzu hobe eta eraginkorragoak eskaintzeko eta bai gardentasuna eta hiritarrek politika publikoetan duten parte-hartzea errazteko”. Horri begira, azpimarratu du administrazioek lankidetzan jardun behar dutela hiritarrei errazteko administrazioekin duten harremana.

Ildo horretatik, Mendiak aurreratu du Eusko Jaurlaritzak espero duela “zerbitzu publiko elektronikoen erabateko garapena lortzea legegintzaldi honen horizontean”, eta horretarako Berrikuntza Plan bat onartuko dela. Helburu hori lortzera zuzendutako lehenengo urratsen artean, sailburuak nabarmendu du “tramite administratiboak digitalizatzeko prozesua, bai kanpokoak, hiritarrekin eta enpresekin, eta bai barnekoak, Administrazioaren organoen artean”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia