Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Amaitu da eraikuntzan kalitate-kontrola arautzen duen dekretu-proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko ekainak 05

Eraikuntzaren fase guztietan kalitatea kontrolatzearen arloko araudia berrantolatu eta eguneratu nahi da  Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan eraikuntzako kalitate-kontrola arautuko duen dekretuaren bidez.

Entzunaldi publikoaren tramitea egiteko, kontsulta egin zitzaien hainbat elkargo ofiziali (aparejadore eta arkitektoak, industria-ingeniariak, bide, ubide eta portuetako ingeniariak, geologoak) eta arau-xedapen honen eraginpean dauden beste elkarte eta erakunde batzuei.

Horretaz gain, herritarrei eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko aukera emateko, proposamen bat zabaldu zen Irekian. Ezarritako epea bukatu delarik, aipatutako erakundeetan egindako alegazioak aztertu ondoren, aldatu egingo da hasierako testua, eta txosten bat egingo da, non alegazioak zergatik onartu edo baztertu diren jasoko den. Behar diren nahitaezko txostenak egin ondoren, dekretu-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari helaraziko zaio, onar dezan.

Dekretua, eraikuntzan kalitate-kontrola erregulatzeko dena. (2014-10-28(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau