Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

II. Euskadi Basque Country Banderaren olatuak Bartzelona hartuko du aurten ekintza profesional gehiagorekin

2014.eko ekainak 05
  • Erakunde, turismo eta elikadura arloko Kataluniarekiko lankidetza-misio baten buru izango da Eusko Jaurlaritza maiatzaren 26, 27, 28 eta 29an

II. Euskadi Basque Country Bandera sustapen-ekintza bat da lehentasunezko turismo-helmuga batean, Katalunian, bai eta lankidetza publiko-pribatu bat ere, eta Traineruen San Miguel Liga Euskaditik kanpo hastea ahalbidetuko du, une hori turismoko erakargarri bihurtuta.

Bilbo Itsasadarra Itsas Museoan gaur egindako aurkezpenean, II. Euskadi Basque Country Banderari esker ekainaren 26, 27, 28 eta 29an Bartzelona Euskadiren erakusleiho handi bat izango dela nabarmendu du Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak. Jolas- eta jai-izaerako hamaika ekitaldi antolatu dira, baita bi topaketa profesional garrantzitsu ere gastronomia eta turismo arloko eragileak bil daitezen.

Eusko Jaurlaritzak ekintza hori berriro bultzatu du Bartzelonako uretan, TKEren eskutik, eta aurten baita Bartzelonako Udalarekin elkarlanean ere, euskal turismorako lehentasunezko merkatu bat sendotzeko eta Euskadik Katalunian duen kokapena indartzeko.

Bandera dela-eta turismoa sustatzeko egingo den lanaren bidez, batez ere Euskal Kostaldea (estropadak, surfa...) sustatuko da, bai eta Basque Style-ari lotutako kultur arloko alderdiak ere. Kataluniako 234.355 bisitari izan zituen Euskadik 2013an, eta hirugarren tokian dago Estatuko bisitarien artean madrildarren eta Euskadiko herritarren beraien ondoren.

Euskadiko eta Kataluniako nekazaritzako elikagaien sektoreko ordezkariek, halaber, Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Gobernuak antolatutako topaketa profesionalean hartuko dute parte, bi erkidegoetako produktu gastronomikoak ezagutaraztearren. Nazioartean erreferentzia diren Euskadiko eta Kataluniako sukaldariek hartuko dute parte ekitaldi horretan.
 
* Ekitaldi guztiak azaltzen dituen txostena erantsi da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)